Kolonbiako egoera ekonomiko, politiko eta soziala hizpide

28.10.09
Udal Liburutegia

Munduko Paisaiak kanpainaren barne, gaur Kolonbiako egoera ekonomiko, politiko eta soziala aztergai izango da udal liburutegiak antolatutako hitzaldian. Ekitaldia Kobiano Kultur Gunean egingo da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Hitzaldi horretan ASOCOLVASeko (Euskadin bizi diren Kolonbiarrek osatzen duten elkarteko) Alberto Galindok eta Libia Solorzanok hitz egingo dute herrialdearen ibilbide historikoa eta ezaugarriak azaltzeko eta emakumearen egoeraz hausnartzeko.

Alberto Galindo ASCOLVAS elkarteko presidentea da eta Kolonbiako historiari errepaso txikia egingo eta baita ere politikaz eta garapen sozioekonomikoaz arituko. Libia Solorzano psikolpedagokian lizentziatua daAntioquia Unibertsitatean, (Medellin). Familia aholkulari eta gizon-emakumeen arteko biolentzian aditua da. Libiak emakumeek Kolonbian bizi duten egoerari buruz hitz egingo du.

Hitzaldiaren xedea dibulgazioa da, horregatik doakoa da eta jende orori zabalik dago. Jarduera Munduko Paisaiak izeneko kanpainaren barne dago, zeinaren bidez kulturen arteko hurbilketa eta jatorri ezberdinetako herritarren elkar ezagutzea sustatu nahi den.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat