UKEk fitnees kardiobaskularreko espazio bikoiztu egingo du, kafetegia itxi ondoren
Udal kiroldegiko abonatuek lehen solairuan dagoen fitness eta muskulazio aretoan estu egoteari utziko diote etorkizun hurbilean. Erakunde autonomiadunak solairu hori birmoldatuko eta fitness kardiobaskularreko eta spinning gunedun gimnasio berria prestatuko, orain arte kirol egoitzan kafetegiak izan duen espazioan. Kafetegia itxita dago urriaren 1etik, zerbitzua ustiatzen zuen azken esleipendunak kontzesioaren epea agortu eta gero. Zerbitzua berriz esleitzeko lehiaketa publiko berria deitu arren, hori hutsik geratu inor ez baitu interesik ez eskaintzarik aurkeztu. Kafetegi ohiak 270 metro karratuko azalera du eta horiek egokitu egingo dira datozen egunetan kirol eskaintza eta aukerak zabaldu eta erabileraz aldatzeko. Aldaketak askoz leku gehiago suposatuko du erabiltzaileen erosotasunerako eta zerbitzuaren mesederako. Solairua egokitzeko 9.000 euro inguru erabiliko direla aurreikusi da, obra hamar bat egunetan egitea espero delarik.
Erabileraz aldatzeko xedez, proposatutako erreformaren zehetasunak
Erreforma horretan orain arteko kafetegiaren barra eta abonatu ez zirenentzako komunak kenduko eta lurrari akabera emango zaio, espazio libre utziz. Jarraian makineri kardiobaskularrak lekuz aldatuko dira (korrika egiteko zintak, stepak, kross trainersak, bizikletak, eta abar) kafetegi ohira. Makineria horrek espazioaren %60 okupatuko du eta gainerako %40 spinningeko bizikletentzako utziko delarik. Horrekin batera, musika ekipo autonomoa ere hor jarriko da.
Orain arteko gimnasioan, fitness eta pisu libreko makineria beste modu batean banatuko da, estiramenduak egiteko zonalde berria eratuz eta aparailu eta makina berriak ipiniz, erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko. Igerilekutik hurbilago dagoen zonaldean egongela txiki bat prestatu eta ekipatuko da, jarleku eta edariak zerbitzatuko dituzten hainbat makinarekin batera. Horietan kafea, zukuak eta bestelako edari eta freskagarriak hartu ahal izango direlarik. Aretoan, kafetegi ohiko mahai eta aulkiak erabiliko dira.
Kiroldegiko kafetegia zerbitzuaren esleipenen eboluzio historikoa
Inauguratu zenetik kafetegiaren zerbitzu eta ustiapena sei aldiz eskaini eta esleitu da. Lehen 1998an, hutsik utziz, aurkeztutako bakarrak deskalifikatua geratu ondoren. 1999an proposamen bakar bat Egon zen, hiru bazkidek aurkeztutakoa, nahiz eta esleipena jaso ondoren, bazkideetako bik sozietatea utzi eta alde egin bazuten ere, hirugarrena negozioarekin geratuz. Kontratua, garaiko 1.960.400 pezetatan eman zen, gaurkoan 11.782,24 euro izango zirenak. 2003an berriz lehiaketa egin zen eta ordura arteko ustiatzaileak eskaintza aurkeztu zuen bakarra izanik, ustiapenarekin geratu zen urteko 13.000 euroko kanona ordainduta.
Kontratu hori iraungi eta 2007an berriz deitu zen lehiaketa, bi aldiz deitu ere, lehenengoan inork ez baitzuen eskaintzarik aurkeztu. 14.66o euro eskatzen ziren eta hutsik geratu zen. Bigarren deialdian bi pertsonek aurkeztu zuten eskaintza, betidanik bertan izan dena, eta baldintzak ez betetzeagatik baztertutako bigarren bat. Zerbitzua betikoari esleitu zitzaion 9.445, 44 eurotan.
Erakundeak kirola sustatzeko duen helburua betetzea eta erabiltzaileek leku gehiago izateko eskaera atenditzea
Nolanahi ere, orain arte negozioaren titularra izan denaren esanetan, hori zerbitzua ez zitzaion errentagarria suertatzen batez ere goiz eta asteburuetan, irabazitakoaren zatirik gehiena langileen soldatei aurre egiteko erabiltzen baitzuen. Hori horrela, zerbitzuarengatik ordaindu beharreko kanona ezabatzea proposatu zuen edota irekiera orduak gutxitzea proposatu zuelarik. Hori onartuz gero, ordaindu beharreko kopuruaren truke instalazioa ordu guztietan zabalik dagoen mantenduko zuela aginduz.
Kafetegia funtzionatu izan duen bezala, UKEren abonatuei zerbitzu osagarria emateko bere jatorrian zuen helburu eta onuratik erabat aldentzen dela jo izan da. Kafetegia zabalik iraun duen urteetan agerian geratu da zerbitzua ez dela erabiltzaileek espero zutenera egokitu eta, are gehiago, erabiltzaileen ustez ez osagarri ez eta beharrekotzat ez dutela jo.
Horren guztiaren aurrean, institutuko agintariek kirolerako espazioa gehitzea erabaki dute, jarduera fisiko eta kirolerako beste areto bat atonduz, abonatu eta erabiltzaileen erosotasun gradua igo nahian. Horiek ustez, kafetegia ordezkatzeagatik eskaintza ez da gutxitzen, eroso non egon eta zer edan izango baita autozerbitzuko makinei esker. Horiek horrela, ikus daitekeenez zerbitzu hobea eskaintzea hobetsi dute, izan zezaketen 11.000 euro inguruko diru sarrera bati uko eginez, lekuari lehentasuna emateko..
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako