2009ko irailean Ermuak izan duen langabezi tasa %14,8 izan da
Toki Garapeneko Alorrak enpleguak Ermuan eta inguruan duen egoera arreta handiz aztertzen du. Langabeziaren egoera nahitaezko informazio iturria da alorraren helburuak eta jarduerak zehazte aldera. Horretan oso lagungarri zaio Enplegu Publikoko Estatu Zerbitzuak-INEMek hilero argitara ematen dituen datuak. Datuon arabera hilero txostena prestatzen du, zeina laster guztion esku jarriko dugun web gune korporatibo honetan, hain zuzen ere, Toki Garapeneko Alorraren atalean. Txosten horretan mota guztietako datu- eta grafiko-taulak daude, zeintzuek Ermuko eta zonaldeko langabeziaren nahiz kontratazioen berri emango digutenak. Informazio estatistiko guzti horren berri hilero emateko asmoa dugu, txostena prestatu ahala albistea kaleratuz. Une honetan bertan hasiko gara, ditugun azken datuak emanez, hain zuzen ere 2009ko irailekoak, urrikoen zain gauden honetan.
2009ko irailean Ermuko langabetuen kopurua 37 pertsona gehiagotan hasi da. Langabezian daudenetik %54,3 emakumeak dira. 2008ko irailean emakume langabetuak Ermuan %59,8 ziren. Hori horrela, datu biak alderatuz gero, ondoriozta dezakegu azken boladan gizonezkoen langabeziak gora egin duela.
Datuak erakusten dutenez, adinaren arabera portzentajetan hazkunderik handiena 25 urtetik beherakoen artean eman da, 2008 datuokin alderatuz gero.
Ikasketei erreparatuz gero, langabetuen %66 bukaturik duen gorengo ikasketa maila derrigorrezko ikasketak direla ikus daiteke.
Ermuak 2009ko irailean izan duen langabezi tasa, lan egiteko adinean daudenen %14,8 da.
- Kualifikaziorik gabeko andrazko eta gizonezko langileak langabetuen kopuru altuena osatzen dute, %31,6 baitira.
- Langabezian dauden pertsonarik gehienak zerbitzu sektorekoak dira; horiek guztirakoaren %47,7 baitira.
- Ermuak 2009ko irailean izan duen langabezi tasa, lan egiteko adinean daudenen %14,8 da.
- Langabezian daudenen irudi orokorra eginez gero, datuak horren ezaugarriak ondokoak direla diote: emakumea, 25etik 44ra bitarteko adinekoa, zerbitzuetan edo industrian jarduten duena eta kualifikaziorik gabekoa.
- Kontratazioen datuei dagokionez, 2009ko irailean Ermuan 294 kontratu gauzatu dira. Horietatik, %41,5 emakumeei eginikoak izan direlarik. Kontraturik gehienak sinatu dituen alorra zerbitzuak izan dira, 183 langilerekin.
- Horiek horrela, oro har esan dezakegu kontratazioen kopurua baxua izan dela, 2008ko hilabete berarekin alderatuz gero, baina 2006 eta 2007ko irailekoan baino zertxobait altuago.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren