Kolonbiari dedikaturiko zikloak aurrera jarraituko gaur, Apocalipsur filmarekin

12.11.09
Gizartea

Mudo-Drogot elkarteak eta liburutegiak aurrera jarraituko dute Kolonbiari dedikaturiko zikloarekin. Azaroko zine-klubeko bigarren saioan ‘Apocalipsur’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma Javier Mejía zuzendariarena da eta 2007an pantailaratu zen. Betiko legez gaurkoan pase bi izango dira, bata arratsaldeko 7etan eta bestea gaueko bederatzi eta erdietan. Bigarren saioan Nancy González Coca izango da, emanaldia dinamizatu eta azalpenak emateko. Nancy bere herrialdeko zinean aditua da, aspektu juridiko, sozial eta politikoen inguruko ziklo, tailer eta emanaldiak antolatzen dituena. Horrez gain, zine alorreko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu izan ditu.

‘Apocalipsur’ filmak Kolonbiako 2007ko filma onenaren saria jaso zuen Cartagenako jaialdian. Aktoreak ondorengoak dira: Andres Echavarria, Pedro Ochoa, Maricela Gomez, Ramon Marulanda eta Camilo Diaz. Filmak 101 minutu irauten ditu. 1990. hamarkadan furgoneta batean bidaiatzen duten gazte talde baten historia kontatzen du. Taldea Medellin zonalde korapilatsuan dabil, narkotrafikoko taldeak pil-pilean zeuden garaian. Ordukoak dira Medellineko kartela, Los Pepes eta Orduña atxilotu zuten Pablo Eskolar. Filmean Hernando Casanova (el Culebro) agertzen da hilik egon arren, irudiak heriotzaren aurretik grabaturikoak baitira.

Sinopsia

1990. hamarkadaren hasieran Medellin bizitzeko leku arriskutsua zen. Arauak aldatu egin dira eta pertsona guztiek salneurri bat dute, poliziek barne. ‘Flaco’ deritzaten mutilak Londresera alde egin behar du, ama mehatxatu egin dutelako. Kaleetan beldurra da nagusi eta leku segururik ez dago. Lagun taldeak eta neskalagunak despedida on bat prestatuko diote, rock talde eta guzti. Hilabete batzuen ondoren, ‘Flacok’ itzultzear dagoen arrean, hirian gauzak ez dira aldatu: gerrak jarraitu egiten du eta bonbek eztanda egiten jarraitzen dute. Lagunek aireportura bila joaten zaizkio ‘bola de nieve’ izeneko furgonetarekin, horretan kilometro ugari egin dituzte elkarrekin eta guztiaren aterpe eta babesleku bihurtu da. Hiritik alde egiteko unea da, azeleragailua topera sakatu eta bidai harrigarriari hasiera eman.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du