Azoka dela-eta, hirigunea itxiko eta trafikoan aldaketak eragingo
San Martineko azokaren ospakizunak hirigunea ixtea ekarriko eta, ondorioz trafikoan eragina izango aldaketak egingo baitira. Izan ere, Probaleku eta Zubiaurre kaleak itxita daude dagoeneko eta bihar gauera bitartean horrela mantenduko dira. Izan ere, azokaren eta ospakizunaren muina zonalde horretan egongo baita.
Halaber, Udaltzaingoak Komentukua eta Bizkaia Etorbideko kaleetarako ere aldaketak aurreikusi ditu. Leku horietan aparkalekuak izango dituzte erreserbaturik azokara ganaduarekin eta generoarekin datozenek.
Hogeigarren edizio honetan festaren espazioa handitu egingo da, eliza aurreko Santiago plazatxoan eta Baldespina Markesaren parkea ere barne sartuko baitira. Eliza aurrean artisauak jarriko dira eta parkean animalia erakusketa egingo. Dena den, Baldespina kalea ez da itxiko eta trafikoa pasako denez adi biltzeko eskaria egin du Udaltzaingoak. Umeen astobusa, aurtengoan ibilbidea zertxobait aldatu eta luzatuko du. Miguel Mugerza, Zubiaurretik, Hergara, Erdikokale, Santiago plazatxoa eta Baldepina parkera arte ibiliz joan-etorrian.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.