San Martin azoka jendetsu bezain arrakastatsua

16.11.09
Euskara

San Martin azoka arrakastatsua lortzeko bere burua hobetu du aurten. Aurtengoan ere jende ugari bildu zuen, inoiz baino gehiago. Azoka jendetsua oso suertatu zen, baina horren balorazioa guztion iritziz berdina: arrakasta. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du formatuarekin eta, baita ere, jaiaren gunean banatzeko irizpidearekin. Hori guztia gutxi balitz, eguraldia ere ezin hobea tokatu zitzaigun: ateri eta epel azaroan izan arren.Egitarauan jasotako jarduerak distiratsu suertatu ziren. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egunean zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta igande goizaldera bitartean. Sagardo eta txakolin uholdeak izan ziren; edari eta taloen txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina, erretako saihets pintxo guztiak ere agortu ziren eta bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eroso ikusi eta erosteko moduan. Edizioaren nobedaderik behinena, Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan, ume gazte nahi pertsona helduen gozamenerako. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin.

Plaza, Probaleku eta Zubiaurreko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Barazki eta ortuariak, denboraldiko frutak (sagarrak, mizpirak, urrak edo intxaurrak). Eta perretxikoak baita, esnegorriak eta idi-mihiak, esaterako. Barraskiloak. Eta horrez gain, ogi, gozo, ezti, sagardo eta txakolina, besteak beste.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro hori bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, mahai baten inguruan eta baba plater baten aurrean biltzeko. Asko izan ginen kale egiterik nahi izan ez genuenak. Datorren urtean gehiago, bai horixe!

Lehiaketako sariak

  • Fruta eta ortuarietan:
    • 1. Mila Amillategi, Mallabiko Barrenetxe baserrikoa
    • 2. Alejandro Arrieta, de Markinako Xemengain baserrikoa.
  • Gazta:
    • 1. Florencio Turruka, Markinako Barroetatorre baserrikoa.
    • 2. Patxi Baskaran, Markinako Santa Marina baserrikoa.
  • Ogia:
    • Luis Mari Osa, Mallabiko Mañe baserrikoa.
  • Eztia:
    • Txilarrekoa: Valentin lona, Zornotzako Urikoa baserrikoa.
    • Mila-lore: jesus Olaizola, Gernikakoa.
  • Sagardoa eta txakolina:
    • José Antonio Bilbao, Markinako Axpe baserrikoa.
  • Sari berezia:
    • Mallabiko Maria Pilar Lallabiarentzat (Agarre).

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte