Gureak ere badira neska-mutiko hauek!
Ermuan ditugun Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKEak), ELA eta SOS Racismok inoren kargura ez dauden Adin Txikiko Etorkinen egoera ezagutarazteko kanpaina antolatu dute. Kanpaina abenduaren 1etik 12ra bitartean gauzatuko da et ahorren barne erakusketa, filma proiekzioa, gazteen arteko topaketa eta mahi ingurua aurreikusita daude. Mahi inguru horretan hizlarietako bat Arartekoaren bulegoko teknikari Julia Hernandez izango da. Antolatzaileak ondorengo taldeak dira: Eguarbitza Misio Taldea, Komite Internazionalistak, Urko-Punto, Cáritas, Maishule, Ayuda en Acción, Huancavelicaren Lagunak, Sahararen aldeko Plataforma, ELA eta SOS Racismo. Antolatzaileek gazte Asanbladaren, Mudo-Drogot taldearen eta herriko ikastetxeen laguntza jaso dute. Antolatzaileek hiru orriko bat prestatu eta argitaratu dute. Horretan kanpainaren egitaraua aurkeztu eta kanpaina antolatzeko dituzten arrazoiak adierazten dituzte.
Antolatzaileen iritziz “auzokide guztien partaidetzarik gabe ezin izango dugu elkar ezagutu eta gizarte kohesionatu eta justua lortu. Badakigu egin ahal dela eta hori ermuar gehienok nahi duguna dela. Egin dezagun helburu horretara hurbilduko gaituen ahalegina. Ziurtatu egiten dizugu, merezi du!”.
Kanpaina antolatzeko izan dituzten arrazoiak adierazten dituzten hiru orrikoan antolatzaileek
Heldutasunerako bidean, haurren zaintza, hezkuntza eta laguntza gure gizartean sendotasunez finkatuta dauden balioak dira. Lege ordenamenduak jasotzen ditu, modu nabarmen positiboan, bai Adin Txikikoen Babes Juridikoari buruzko Legean, estatu mailakoa, bai Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Euskal Legean. Babestu nahi den ondasuna beti Adin Txikikoen Interes Gorena da.
Legezko figuretariko bat tutoretza da. Horren bidez, Administrazioak bere gain hartzen ditu gure lurraldean dauden eta euren ardura hartuko duen heldurik ez duten adin txikikoak. Legeak ez dio arretarik jartzen azalaren koloreari edo jatorriari erabakitzekoan nortzuk babestu behar dituen. Haur guztiak, gazte guztiak, izate hutsagatik, legearen babesaren hartzaile dira. Bertakoak eta batzuetan atzerritarrak, adin txikikoak beti.
Ezagutzen ditugu nolabaiteko alarma mediatikoa sortu duten azken garaiotan gertaturiko jazoera batzuk. Ona da horren gainean hitz egitea. Baina arazoez hitz egitean ez diezaiogun negatiboari baino erreparatu, beharrezkoa ere bada ezagutzea nori buruz ari garen hizketan, nortzuk diren adin txikiko hauek. Zeintzuk diren euren amets eta helburuak. Nondik datozen. Zer eskaintzen diegun. Zein emaitza ari diren lortzen.
Begirada honen baitan ezin dugu albo batera utzi adin txikiko hauek hezteko beharra, jokabide batzuk jarraituta helburu honekin abiarazten diren baliabideei probetxua atera diezaieten. Baina hori euren eskubideekiko errespetutik baino ezin da egin. Hala ere, azkenaldian aipatu eskubideak errespetatzen ari direla kolokan jartzen duten elkarte eta erakunde ezberdinen txostenak argitaratu dira.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du