Horra, horra, gure Olentzero!

04.12.09
Euskara

Gabonak desio berriak eta urteko errepasoa egiteko garaia izaten da maiz. Txikiek Olentzerori idazten diote eta nagusiek, sarri, euren buruari. Kontua da norberak hausnarketa egitea: sinetsi edo ez sinetsi.

Euskara Sailak, Udal liburutegiarekin lankidetzan, Olentzerori gutuna lehiaketaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Honen bitartez, euskaraz idaztea, inolako beldur barik sustatu nahi da. Hori dela eta lehiaketa kontzeptutik ahaleginduz, parte hartzea sarituko da, beraz, baturiko lan guztien artean zozketaren bidez irabazleak hautatuko dira. Adin multzo bakoitzeko opari bana, azken urte hauetan plazaratutako euskarazko jolas bikaina.

Nagusien parte hartzea sustatzeko, berriz, aurkeztutako lan guztien artean, adinaren arabera MP3ak edota bi lagunendako afaria zozketatuko dira, kasu honetan, derrigorrezkoa izango da gutunak orrialde bateko luzera izatea.

Olentzero abenduaren 31n etorri ohi da Ermua, agintarien baimena lortzeko gerra sasoian jatorria duen gertakizun bategatik

Aurreko bi urtetan egin moduan, antolatzaileok aurten ere harrera ona izatea espero dute. Olentzero liburutegian egongo da eta aldamenean postontzia eta opariak izango ditu. Gutuna idazteko, edozein gutun eredu egokia da, soilik idatzi eta harremanetarako datuak, izen-abizena eta telefonoa jarri behar dira. Hala ere, nahi duenarentzat Euskara Sailak badu bere gutun eredua, ikastetxe eta euskaltegien bitartez banatuko dena eta liburutegian ere eskuragarri dagoena.

31n egingo da zozketa eta egunean bertan sariak banatuko dira. Euskal Herriko herri gehienetan, Olentzero 24an izaten bada ere, Ermuan 31n ospatzen da. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago. Olentzero ospatzeko agiri eta baimen guztiak behar ziren garai horretan, behin, baimenok ez ziren 24rako heldu eta egun horretan ezin izan zen ospatu. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok heldu eta, atzerapenez bazen ere, eguna ospatzea erabaki zuten, harrez gero, urtez urte, Olentzero 31n etortzen da Ermura.

Lehiaketako materiala

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte