Jaiotza galanta bezain ederra dago ikusgai Merkatu plazan

14.12.09
Gizartea

Merkatu plazako merkatarien elkarteak aurtengoan ere jaiotza ikusgarria jarri du aretoan. Muntaiak hogeita hamar metro karratu ditu eta merkataritza gunearen erdian dago jarrita. Aurtengoan muntaiaz plazako dendari den Elena Morillo arduratu da. Lan eta zama astun horretan bere seme Sergio eta Victor, Izaskun, Txema, Fe eta Juan lagunek laguntza estimagarria izan duelarik. Hala eta guztiz ere, ordu piloa sartu eta buruhauste bat baino gehiago izan dute dena prestatzen. Taldeak lekukoa hartu dio iaz muntaia egin zuen Bilboko Justo eta Pastor jaiotzazaleen elkarteari. Jaiotza horri mugimendua duten zortzi figura mekanikoa eta ura duen errekastoa ere jarri zaio. Horrez gain, Olentzero mugikorra ere badu, ardo sato eta guzti. Jaiotza hori bertan mantenduko da datorren urtarrilaren 10a bitartean. Jaiotza bisitatzea doan da eta hori merkatua zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke.

Jaiotza muntatzearen erronka galanta izan da, horren tamaina oso handia delako. Horrez gain, ahalegin handiagoa egin behar izan dute jaiotzaren perspektiba eta elementuen sakonera zaintzeko, jaiotza lau puntu kardinaletatik ikus baitaiteke. Eta baita ere, altueratik merkatu plazako bigarren solairutik hain zuzen ere. Zailtasun tekniko horiek guztiei dotoretasunez aurre egin diete, eta emaitza ikusgarria da. Hortaz, lan txukuna ikusteko aukera dugunez, aprobetxatu dezagun. Aurtengo muntaiak akaso ziklo bati amaiera emango dio, datorren urtean behar bada jaiotzaren ordez zuhaitza jartzeko asmoa baitutela aurreratu baitute plazako merkatariek.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.