Irakurketa puntu berria jarri da udal kiroldegian

23.12.09
Udal Liburutegia

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) M.A. Blanco kiroldegian gune berri bat egokitu du irakurketarako, bertan ematen diren ikastaroetara seme-alabak eramaten dituzten gurasoek irakurketaz gozatu eta entreteniturik egon daitezen zain dauden tarte horretan.

Ekimena UKEren eta udal liburutegiaren arteko lankidetzaren emaitza da. Liburutegiak zerbitzuan jasotzen diren hamar aldizkari aukeratu eta utzi ditu, irakurketa puntu berri horretan erabili eta aprobetxatu daitezen.

Irakurketa puntu berri horretan erabiltzaileen esku jarri diren aldizkarien zerrenda ondorengoa da: Argia, El País Semanal, Mujer Hoy, El Semanal, Autopista, Desnivel, Ciclismo a Fondo, PC Actual, Sólo Bici eta Sport Life. Aldizkari guztiak 2009. urtekoak dira eta astero berriak jasotzen direnez, aurreko aleak erretiratuak egon dira. Horiek guztiak, bota ordez aldizkarioi bigarren aukera bat ematea erabaki da, jende gehiagok irakurtzeko aukera eskainiz.

Irakurketa puntua aste bete besterik ez badarama ere, horren gaineko lehen balorazioa positiboa da, zain izaten diren pertsonek entreteniturik egotea asko eskertu baitute. Halaber, atsedenerako eta irakurtzeko puntuari esker zereginik izan gabe atzera aurrera ibiltzea edo sarreran jendea pilatzea ekiditen lagundu du.

  • Argazki honetan udal kiroldegian irakurtzeko eta atseden hartzeko egokitu berri den lekua
       

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte