Jai erraldoia izan zen Igor Astarloa omentzeko ekitaldia

18.01.10
Kirolak

Txirrindularitzak agur eta eskerron esan zion Igor Astarloari larunbatean eginiko ekitaldi jendetsuan. Errepideko mundu txapela (2003an) lortu duen bizkaitar bakarrak, momentuz, enpresa munduaren barne ibilbide berriari ekingo dio laster, hemendik gutxira negozioa zabalduko baitu bere jaioterri honetan bertan. Igor pozarren dago “inoiz ametsetan ere amestutako helburuak lortu izanagatik”.

“Cafes Baqué” etxeak antolatutako jai erraldoi horren lekuko izan ziren Ermuko herria eta Orbe Kardinalaren plaza. Igorren omenaldira inork ez zuen kalerik egin nahi, eta antzeman zen. Ekitaldia Juan mari Guajardok aurkeztu zuen. Egitarauak jasotzen ondokoak: harrera udaletxean, ohorezko udal liburuan sinatzea, hiri zirkuitu bati bost buelta ematea, lehenengo biak irekiak eta jende guztiarentzat eta azken hirurak txirrindulari profesional diren edo izandakoentzat soilik.

Ekitaldi hori amaitu eta gero, eguneko podium berezia osatu zuten txirrindulariek -Astarloak, Tonkovek eta Horrillok- ohoreak eta opariak jaso zituzten. Oparien ekarri eta banatu zituztenen artean ondoko erakunde edo pertsonak izan ziren: Bizkaiko Txirrindularitza Federazioa, zeinak plaka helarazi zion Igorri bere dedikazio eskertuz. Herriko Merkataritza eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Ermua izeneko eskumuturrekoa oparitu zion. Ermua Futbol Taldeak, aldiz, herriko taldearen elastiko gorria. Lagun minenak txapela jantzi zioten, Baque taldeko ordezkariaren eskuetatik lora sorta eta plaka jasoz.

Udalak opari banaketari amaiera jarri zion. Carlos Totorika alkateak hitz hunkigarriez Igorren adore eta ausardia ekarri zituen gogora tu zituen, beste plaka oroigarri bat ere emanez herriko txapeldunari.

2003ko errepideko mundu txapeldunaren garaipen_ eta talde-zerrenda

Igor Astarloa euskal harrobiaren eredu da. Hogeita hiru urterekin has izen txirrindularitzan profesionalki, Marco Pantani zenaren Mercatone Uno taldean. Bere bigarren denboraldian Udaberriko klasikoa irabazi zuen. Kirolari gogor eta azkar honek txirrindularitzari agur esango dio hamar urteren ondoren, egun 33 urte dituenean. Bere garaipen handiena Hamiltonen (Kanadan) munduko txapelketa irabazi izana da.

Bere garaipen_ eta talde-zerrenda ondorengoa da: Mercatone (2000), Mercatone (2001,Udaberriko Sari Nagusia), Saeco (2002, 2. sailkatua Hew Cyclassics eta Donostiako kalsikoan), Saeco (2003, Flecha Valona eta Mundiala), Cofidis (2004), Lampre (2004), Barloworld (2005, etapa Burgoseko bueltan), Barloworld (2006, Milan-Turín), Milram (2007-2008) eta Amica Chips (2009).

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da