Herriko merkataritzak txartel propio edukiko du otsailetik aurrera

20.01.10
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) –Ermua Merkataritza Guneak- txartel propioak emitituko ditu. Txartel berria jada eskatu daiteke eta kalean eta erabilgai izango da otsailetik aurrera, herriko dendetan erosten duten bezeroen fideltasuna saritu eta salerosketak bultzatzeko.

Txartel berriak eskatzeko inprimakiak jada prest eta eskuragai daude ekimena abian jarriko duten establezimenduetan. Ekimenaren arduradunek bezerooi lehenbailehen ekimenarekin bat egiteko gomendatu digute, horrela eginez gero martxoan bertan pegatina identifikagarria duten establezimenduetan %5eko deskontua izango baitugu. Horrez gain, txartela eskatzen duten lehenengo 1200 titularren 5€uroko opari-txekea eskuratuko dute, txartela luzatzeko eskaria luzatzen duten dendan. Bost euroak establezimendu horretan deskontatuko zaizkio bezeroari, bertan erosketa egin eta txartelaz ordaintzen den estreinako aldiz.

EMOEren esanetan ekimenak onurak besterik ez ditu ekarriko bai bezeroentzat bai merkatarientzat. Txartela ordainketa tresna izango da, beren titular eta erabiltzaileek onura eta abantaila ugari izango dituztelarik, eta horien artean, ondorengoak:

  • Txartela dohain egiten da eta ez du urteko kuota edo mantenu kosturik
  • Titularrak ez du banku edo aurrezki kutxaz aldatu beharrik
  • Ordainketak zatikatzeko aukera emanen du:
    • Interesik ordaindu gabe hiru hilabetera arte.
    • Lehentasunezko-interes tasa izango dute hilabete gehiagoko eragiketak.
  • Urtean zehar egiten diren sustatze- eta fideltasun-ekintzetan parte hartzea.
  • Horrez gain, erosketak txartel berriarekin ordainduz gero, puntuak lortzea, gerora deskontuak eta opariak lortzeko.

Ekimena EMOE elkartearen eta ‘Caja Rural de Navarra’ entitatearen lankidetzaren emaitza izan da. Txartelaren ekimenak gure udalaren babesa ere jaso du. EMOE elkarteko bazkide diren denda eta tabernetan, bezeroek ditugun ezaugarriak kalitatea, konfiantza eta hurbiltasuna dira.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko