Bada euskaraz zer dastatu!

03.02.10
Euskara

Berbalagun egitasmoaren barruan egingo diren ekintzetako menua hautatze-prozesuan aritu diren 70 lagunen artean adostu da, horri ezker 700 proposamen baino gehiago jaso dira eta bozkatuenak aukeratuz urtarriletik uztaila bitartean egingo diren ikastaro, hitzaldi, irteera eta bestelakoen berri badaukagu.

Aurten Berbalagunek bere VIII. edizioa bete du eta Ermuan ezezik hainbat herritan ere sustraitutako egitasmo sendoa dugu, euskaraz astean behin ordubete batu eta aritzeak euskarari berari eta partaide guztiei onura ekartzen die. Horrela beste batzuei euskara praktikatzen lagundu eta gure euskara sendotzeaz gain, herrian eragina izaten du, euskara gero eta gehiago entzuten delako eta horretarako izena ematea besterik ez dago. Aurten gainera EHUrekin sinatutako hitzarmenari esker egitasmoaren barruan dauden Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskura ditzakete, beraz, honekin eta aukeratutako ekintzekin eskaintza zabala eta oparoa da herritarren eskura.

Orotara 11 talde osatu dira eta guztira 75 lagun aritzen dira. Taldeen banaketa, ordutegia eta elkartzeko lekua ondoko hau da:

  • Astelehenero: 18etan Jai Tabernan.
  • Asteartero: 10etan Beer Station-en, 17etan Hanigans-en, 18.00etan Jai tabernan eta 19.00etan Ilun tabernan.
  • Asteazkenero: 20.00etan Hanigans-en.
  • Ostegunero: 18.00etan Jai tabernan, 19.00etan Erretena elkartean, 19.30ean Jai tabernan (ermuarrez).
  • Ostiralero: 10etan Beer Station-en, 19.30ean Txantxikun

Ikastaroen atalean guztiak ostegunetan egingo dira 19:00etatik aurrera Lobiano kulturgunean eta izena emateko ekintzaren aurreko asteko astelehenean 639414205 telefonora SMS bat bidaliz edota ermua_berba@aek.org. helbidera e-posta mezu bat idatziz egin beharko da, horrela, argazkilaritza digitala, yoga, xaboigintza, pintxogintza eta ogigintza, gorputza eta erritmoa, barre-terapia, txalaparta edota sabel dantza ikastaroetan parte hartu ahalko da.

Honetaz gain hitzaldiak (Amamaren botika), sagardotegirako irteera, mendi bueltak, kostaldeko ibilbideak edota hileroko azken ostiralean egiten diren txikiteokide ere baditugu. Hilez hil, ekintzaren bat non beste batzuk ezagutu eta euskaraz aritzeko harreman sarea trinkotuko dugun.

Lotutako albisteak

Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
03.06.24
Jon Arretxe jasoko du aurten Ermuko 'Ezekiel Etxebarria' saria

"Ostegunak" liburuaren autorea izateagatik, azken hamabi hilabeteetan udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko alea. Ekutaldia eainaren 5ean, 19:00etan Kaltxango AEKn
Imagen
23.05.24
Euskaraz errotulatzen duten negozioetarako dirulaguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeak kostuaren %50eko dirulaguntza izango du, gehienez 360€, eta elebitan egiteak %30, gehienez 180€