Gaur Minbiziaren kontrako nazioarteko eguna da eta AECC elkarteari laguntzeko erabiliko da larunbateko loteria

04.02.10
Gizartea

Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Batzordeak (AECCk) gaixotasun horren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen du gaur. Edizio honetako leloa ‘Minbiziari Ez’ da eta utero-lepoko tumoreak prebenitzeko garrantzia azpimarratu eta horren sentiberatasunean eragin nahi du. Osakidetzako datuen arabera, gaixotasun horren Euskadiko emakumeen %2ari eragiten dio.

Bestalde, Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak (ONLAEk) urtero loteria zozketa bat AECC elkarteari laguntzeko erabiltzen du, bildutako diruaren zati bat horri emanez, minbiziaren kontrako ikerketa erabili dezan. Zozketa berezi hori datorren larunbatean egingo da –otsailaren 6an- eta partizipazioak elkartearen logotipoa daramatzate. AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du ONLAE erakundeagandik, laguntza gisa.

Horregatik hain zuzen aste honetan zehar, Ermuan dugun AECC taldeko kideek herriko plazan eta Zubiaurren izan dira loteria saltzen eta eskaintzen herritarroi, gure elkartasuna eskatuz. Kanpaina honekin bat egin duten denda eta tabernek beren ate eta leihoetan kartela jarrita dute.

  • Argazkian otsailak 6ko larunbateko loteria zozketarako editatu den boletoa

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.