Zure begiekin, munduko farola guztiak jai!

15.02.10
Euskara

Hau da hau piropoa, iazko Piropo lehiaketako lehen saria irabazi zuena hain zuzen! Nori ez zaio piropo goxo bat hartzea gustatzen?, gure auto-estima igo eta irribarrea sortarazten du. Hau baino osasuntsuagorik ez dago! Eta horretarako, gure osasuna eta euskararen osasuna hobetu guran, aurten ere Euskara Sailak 14 urtetik gorakoentzako III piropo lehiaketa antolatuko du San Balendin egunetik martxoaren 13ra bitartean. Ermuko udal Euskara Sailak hirugarren Piropo Lehiaketa hasi du. Ekimenaren helburua eguneroko jardunean euskara modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludiko batean erabili eta zabaltzea da. Piroporik onenek sari moduan 100 euroko erosketa txekea eta bi pertsonentzako Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua, Donostiako ''La Perlan''.

Lehiaketan parte hartzeko piropo bat idatzi eta euskara@udalermua.net helbidera edota Udal liburutegian zein euskaltegietan jarriko diren kutxetan sartzea besterik ez da egin behar; orrialdetxo batean piropo idatzi, egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa gehitu. Parte hartzaileek La Perla talasoterapian Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, masajea Aromaterapiarekin eta dastatzeko menua irabazteko lehian sartuko dira parte-hartzaileak. 18 urte beherako partaideek, berriz, 100 eurotako erosketa-txekea irabaz dezakete, ikastetxean bertan parte hartuz edota goiko bidea erabiliz.

Aurreko edizioetan moduan aurten ere elkarte desberdinetako kideek osatuko dute epai-mahaia, gizonezkoak zein emakumezkoak. Horien iritziz, piropo ona izateko, originala, laburra eta konnotazio negatibo gabea izan behar da, hau da, adierazkoa, sortzailea eta ez-sexista izango dira piropo saridunak.

  • Oinarriak:
  • Lehiaketa zertan datza: Parte hartu nahi duen gizon zein emakumeak euskaraz idatzitako piropoa bidaltzea besterik ez du egin behar Bi kategoria izango dira: 14-17 urte bitarteko partaideentzat eta 18 urtetik gorakoentzakoa.
  • Nola aurkeztu:
  • Folioerdi batean, alde batean piropo bera eta, bestaldean, autorearen datuak: izena, adina eta harremanetarako telefonoa.
  • Non aurkeztu: liburutegian, Udal euskaltegian, Kaltxango Aek euskaltegian, DBH eta BHI ikastetxeetan edota euskara@udalermua.net helbidera mezu bat bidaliz.
  • Sariak:
    • 14-17 urte bitartekoentzako: 100 eurotako txekea.
    • 18 urtetik gorakoentzako: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla Jatetxea"n.
  • Aurkezteko epea: Otsailak 14tik (San Balendin eguna), martxoaren 13ra arte.

Anima zaite zeta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik