UKEk hainbat tarifa aldatu eta dirua inbertituko du aurten bere zerbitzuen eskaintza hobetu eta zabaltzeko
Udal Kirol Erakundeak bere zerbitzuetako tarifa batzuk aldatu eta 386.000 euro inbertituko du aurten bere zerbitzuen eskaintza hobetu eta zabaltzeko. Erabakia Udalbatzak hartu du Osokoak eginiko azken Bilkuran erakundeko zerbitzu teknikoek luzatutako txostena aintzat hartuz. Txosten horretan “abonatu-txartelak egun dituen prestazioak areagotu eta hobetzeko xedez, zerbitzuen tarifak aldatu eta ekipamenduak berriztatu edo berriak erosi ahal izateko inbertsioak planifikatzeko” proposamenaren arabera. Erabakia PSE-EE-PSOE, PP eta EAJ-PNV udal taldeko ordezkarien aldeko botoekin hartu da.
EB-B taldea kontrako botoa eman zuen eta berak aurkezturiko mozioaren alde bakarrik bozkatuz. Mozio horrek ondorengo titulua zuen: Ermuan kirola egiteko baldintzen inguruan herritarrek aurkezturiko eskariei konponbidea emateko eskaera”. Mozioan bere ustez bidegabeko hiru aspektu aurkezten ziren: “inguruko herriekin alderatuz gero, gehiegizko prezioak udal jarduera izateko”; “edozelako taldeko, elkarteko edo eskolaz kanpoko kirol jarduera egiteko taldekideak bazkide egin behar izana, edota sarrera ordaintzea azpiegiturara sartzen diren bakoitzean”. Eta azkenik, “langabetuen kasuan bezala, tarifa bereziak izateko dagoen prozedura”. EB-B taldeak bat egin du erakundeak bere zerbitzuak hobetzeko herritarren eskariarekin eta hori eskatzeko 3000 mila sinadura bildu dituen taldearekin. Sinadurak biltzen ibilitako taldearen ordezkariak bilkuran izan eta hitz egin zuten.
Hainbat zerbitzuren tarifak aldatuko eta inbertsio planari helduko zaio 2010ean
Kirol alorreko Miguel Ledesmak aurtengo urtean UKEn aldatzea proposatu eta udal taldeek adostu dituzten aldaketak aurkeztu zituen. Aldaketak egingo dira udal kiroldegian, Betiondoko kirol-gunean eta Aritzmendi pilotalekuan. Horietan gauzatzen diren hainbat zerbitzu jaitsi eta doan eskainiko direlarik. Esaterako squasheko pista eta pilotalekua dohainik erabili ahal izango da astegunetan arratsaldeko lau edota lau eta erdietara bitartean. Horrez gain, Betiondon oinarrizko gimnasioa egokituko da, nornahik erabiltzekoa eta hileko kuotarik gabekoa izango dena. Bertan muskulaziorako edo sasoian jartzeko beharrezkoak diren material, aparailu eta elementuak jarriko direlarik. Doan ere izango da aurrerantzean sauna eta bainu turkiarra erabiltzea bazkideentzat.
Bestalde, UKE erakunde autonomiadunak inbertsio plan bati ekingo dio, bere instalazioak edo horietako ekipamenduak hobetzeko eta aukera zabaltzeko. Helburu horrekin, haurrentzako igerileku txikian ‘spa’ edo terma-gunea egokituko da, erabiltzaileen osasuna areagotzeko. Betiondon, aldiz, eskalada-murru bat egingo da, horman eta bertikalean egingo da eta eskalatzeko ia 179 metro karratu izango ditu. Horrez gain, hogeita bost bizikleta berri erosiko dira spinning-a egiteko daudenak ordezkatzeko. Azkenik, Betiondon dugun atletismoko pista margotu eta jaurtiketak egiteko gunea atonduko da. Inbertsio guztietarako 386.000 euro beharko dira, horri tarifak aldatzeagatik eta doako zerbitzuengatik sortzen den defizita gehitu beharko zaiolarik. Udalak UKEren kontuak orekatze aldera, aurtengoan 150.000 euroko ekarpen gehigarria egingo du. Bazkideen kuotak ez dira aurten aldatu edo jaitsiko, aldez aurretik onartutako tarifak direlako eta urteko lehen egunetik indarrean daudelako.
Abonatuen ekarpenek UKEko kostuaren %40 betetzen dute
Ledesmak bilkuran emandako datuen arabera “bazkideen ekarpenek UKEren kostuko %40 betetzen dute eta Udalak 873.000 euroko diru-kopurua jartzen du, ohiko gastuetarako ez litzatekeelako iritsiko”. Zinegotziaren esanetan “ prezioak jaitsi ala ez, zerbitzuen hobekuntza honekin abonatuen kostua txikiagoa da, aukerak eta zerbitzuak asko zabaltzen direlako”. Segidan gogoratu zuen orain dela hamar urte ez genuela kiroldegirik eta orain 5 urte ez zela Betiondo existitzen”.
UKEk egun 4000 bazkide ditu. Kiroldegiko eta Betiondoko instalazioak LHko 700 ikaslek eta DBHko 355 ikaslek erabiltzen dituzte. Kirola egiteko duen eskaintza %213 hazi da, lehen 15 kirol modalitate proposatzen zirelako eta 2009az geroztik berriz, praktikatu daitezkeen modalitateak 32 izanik. UKEko instalazioetan 32 talde federatu aritzen dira, guztira 268 kirolari izanik. Gainera, ikastaro eta klaseetara hilero 1100 pertsona joaten dira, kopuruak biztanleriaren %7 delarik.
EB-B taldeko Rosa Caballero bozemailearentzat “prezioengatik jendea pozik ez dagoela agerian da eta mozioari esker taldean lan egiteko aukera eta Miguelek emandako erantzuna izatea ahalbidetu da”. Nolanahi ere, lanari ekitea positibotzat jo arren, “proposamenak ez dio erantzuten eskatutakoari ehuneko ehunean eta aldaketa helduei eragingo dietela” esan zuen, “bazkide egin behar izanarena, langabetuentzako tarifa murrizketak edo hiru-sei hileko abonuen eskariak erantzun gabe uzten zituela” baloratuz.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik