Bertako bilduma: otarraren lehen zumeak

05.03.10
Udal Liburutegia

Bertako Bilduma udal liburutegiak prestatu duen sekzio berri baten izena da. Horretan Ermua gaitzat duten, edo bertako bizilagunen gertakizunen, pasadizoen eta abar, jorratzen duten dokumentuak biltzen dira, bere euskarri edozein izanik ere. Dokumentu hauek edozein euskarritan egon daitezke eta herriko edozer gai jorratu dezakete, baina idazle ermuarrek idatzita edo gure herrian argitaratutakoak behar dute izan. Bertako bilduma osatzen dute liburutegiak bere kabuz bildu eta jaso dituen dokumentuek nahiz lagundu nahi izan eta izango duten pertsonek ekarritako guztiek. Ekimena asteazken arratsaldean aurkeztu zen Lobiano kultur gunean eginiko ekitaldian. Ekitaldi horren buru herriko alkate Carlos Totorika egon zen, hirurogei bat pertsona bildu zirelarik aretora.

Lehen zinegotziaren esanetan elkarbizitza hainbat aspekturen gainean eraikitzen da eta, horietako hainbat, ukiezinak dira, lekukotasun edo integrazio sentimenduen kasuan bezala. Azken batea, nondik gatozen, nortzuk garen edo nora goazen jakitea da, erantsi zuen. Historiak asko erakusten digu eta oso lagungarri zaigu. Eta hori osatzen dute jazoerak, gertaerak, gure nagusien oroitzapenak eta abar, horien lekuko direlarik eskuizkribuak, kantak, argazkiak, eta abar, herri gisa dugun eta garenaren irudia eratze aldera. Hori guztia, bildu eta landu egin behar da, egin ezean galdu eta ahaztu egiten delako.

Totorikak adieraz izuenez Bertako Bilduma bukatu gabeko proiektua da, zabalik dagoena eta osatzen jarraitu behar duena. Aurkezpena eta martxan jartzea “ibili beharreko bidearen mugarritzat jo zuen”. Agintariak kolaboratzaileen lana eta ekarpena eskertu zuen eta, herritarroi, herritar eta erkidegoarentzat interesgarri izan daitezkeen materialak konpartitzen jarraitzeko deia egin zuen. Jarraian liburutegiko lankide taldearen izenak gogora ekarri eta eskerrak eman zien egindako ahalegin eta lanagatik, hitza emanez, Sara Gago liburuzainari. Lankideak proiektuaren zehetasunak azaldu zituen, beharraren jatorria eta materiala zabaldu eta ezagutzera emateko helburuaz mintzatuz. Material hori guztia fisikoki liburutegian dugu, bertako aretoetan kontsultatu daitekeelarik, erreprodukzioak eskatu eta, zenbait kasutan, maileguan eskatu eta etxera eraman eta guzti. Horrez gain, webgune korporatibo honetan ere eskaintzen da, udal liburutegiak duen mikro sitean, sartu, kontsultatu eta ikertzeko, agiriak behera ekartzea ere badagoelarik.

Bilduma zabalik dago, guztion artean osatzen eta aberasten jarraitzeko

Sekzioa zortzi ataletan egituratuta dago. Horiek ezagutu eta barnean duten ikusi ahal izateko, gauzarik onena norbera sartzea eta horietan murgiltzea da. Inor kontatzea baino aberasgarriagoa. Dagoena bilatzeko hainbat modu daude. Internet bidez sartzen direnak bilaketa aurreratuaz baliatu ahal izango dira, hitz gakoak erabilita eta, horrez gain, AbsysNet modulu mistoaren bidez ere bilaketak egin ahal izango dira, materiala Euskadiko Liburutegien sarean ere egongo baita. Ermua aitzindari izanik AbsysNet modulu mistoa erabiltzen hasiko da laster ekimen honen material sartze hasteko.

Bildutako materialaren artean denetarik dago, bertan aurki ditzakegun gaiak nahiz formatuak oso anitzak izanik. Gaien artean toponiamiari buruzko ikerketak, herriko fundazioaren akta edo idatzia, argazkiak, postalak, daude, Horiekin batera, ikusi nahiz entzutekoak daudelarik, bideoak, grabazioak, eta abar… Gehienak on-line kontsultatu ahal izango dira digitalizaturik daudelako, dena den liburutegian guztiak kontsultatzeko aukera dago eta, hainbat kasutan, etxera maileguan hartuta eramateko aukera ere egongo delarik. Halaber, hedabideek azken urteetan argitaratutakoak eta Ermuan albiste izandakoak ere bildumaren zati dira.

Herriko hainbat musika talde, elkarte, pertsona partikular nahiz udal barruko sail ezberdinek material asko utzi dute musu-truk, pasatako guztiaren berri eman nahian, nahiz eta jakina, den-dena ez den izango. Nolanahi ere, esan behar da bilduma zabalik izango dela, are gehiago eta guztion artean osatzen eta aberasten jarraitzeko. Hori horrela, sekzio berria ezagutzera animatzen zaitugu eta, nahi izanez gero, zure ekarpena egiteko interesgarri izan daitekeen herriko historia edo datuak ezagutarazten jarraitzeko.

Momentuz dagoen guztia herritarrok eskura eta kontsulta gai dugu udal liburutegian bertan eta baita zerbitzuaren mikro webgunean ere: www.ermua.es/biblioteca.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo