Gizarte-ongizate sailak ikastaro bi antolatu ditu zaintze-lanak egiten dituztenentzat

16.03.10
Gizartea

Gizarte-ongizate sailak ikastaro bi antolatu ditu zaintze-lanak egiten dituztenen pertsonak trebatzeko. Ikastaro horiek Erkidegoko Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Hobetuz 2010 deialdiaren barne txertatzen dira eta Europako Gizarte Fondoarekin erdibana finantzatzen dira. Ikastarook Lobiano Kultur Gunean gauzatuko dira apiriletik ekainera bitartean eta doakoak dira parte hartzaileentzat. Interesa izan dezaketen pertsonek izena eman beharko dute martxoaren 26a baino lehen, hori baita azken eguna. Horretarako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen egoitzara –Erdikokaleko 21era- joan beharko dute eta bertako 943 17 91 62 telefono zenbakira deitu. Plazak mugatuak dira.

Ikastarook familian dependentzia egoeran eta laguntza behar duten kideen zaintze-lanak egiten dituztenentzat izango dira, baldin eta ongizateko baliabideren bat erabiltzen badute, esaterako, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroa, teleasistentzia, laguntza ekonomikoa, eta abar... egoitza izan ezik. Ikastaroetan ez da profesionalik onartuko. Interesdunek ikastaro bakarra nahiz biak egin ahal izango dituzte, baldin eta iazkoetan parte hartu ez bazuten. Horrez gain, ikastaroetan familiako kide bat baino gehiagok hartu ahal izango du parte. Gizarte-ongizateko zerbitzuek berrehun bat eskutitz bidali dizkiete interesa izan dezakete beste horren beste familia ermuarrei.

Ikastaroak, horien iraupena eta aurreikusitako datak ondoren zehazten ditugunak dira:

  • Lehen ikastaroa:
  • Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintza lanak (16 orduko iraupena).
  • Astelehenetan, 15:00etatik 17:00etara bitartean. Apirilaren 19tik ekainaren 7ra.
  • Bigarren ikastaroa:
  • Norbereburuaren zaintza: (12 ordu).
  • Asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara bitartean. Apirilaren 21etik maiatzaren 26ra

Dependentzia egoeran dagoen pertsona zaintze luze joan daitekeenez, zaintzaileak beharretara egokitzen joan behar dauka askotan.Bestalde, etengabeko zaintze-lanetan jarduteak hainbat ondorio dakartza zaintzailearentzat: aisialdia eta harremanak etetea, nekea, nazka, kontrajarritako sentimenduak edukitzea, eta abar… Guk zaintze-lanak egiten dituzten pertsonek egoerari aurre egiten trebatzea horretan jarduten dutenei laguntzea dela pentsatzen dugu eta, aldi berean, dependentzia egoeran daudenei ere, eskainiko zaien atentzioa hobea izango baita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.