UKEk itxaron gunea egokitu du erabiltzaileentzat kiroldegiaren beheko aldean

18.03.10
Kirolak

Kiroldegiko erabiltzaileek sarreraren atzeko aldean itxaron gune berezia dute orain hilabete, non seme-alaba edo familia kideen zain eroso egon daitezkeen zain. Gunea jarlekuz, paperontziz eta irakurketarako aldizkariz osatzen da, zain egon beharreko denbora hori bete eta entreteniturik egon daitezen modu erosoan.

Laster bertan salmenta automatikoko makinak jarriko dira non edariak nahiz jatekoak atera ahal izango dituzte, zerbitzu hori eskaintzeko lehiaketa publikoa amaitu bezain pronto. Horrez gain, tamaina handiko telebista ere jarriko da hemendik gutxira, non igerileku aretoko irudiak ikusteko aukera izango duten, ikastaroetan dabiltzanen gora-beherak jarraituz ahal izateko.

Itxaron gune hori eraikinaren sarreran bertan kokatzeko erabakia hartu dute kiroldegiko teknikari eta arduradunek, beste hainbat aukera aztertu ondoren. Aukeratutako lekua erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera hartu da, gehienek adinez oso gazteak baitira. Salmenta automatikoen makinak jarrita, kiroldegiko erabiltzaileei zerbitzua eman nahi zaizkie, kafetegia hartzeko lehiaketara interesdunik aurkeztu ez eta hur itxi zenez geroztik, kirolariek ez baitute likidoak eta energiak berreskuratzeko modurik instalakuntzaren barne.

Makinek prezio oneko produktuak erosteko aukera emango diete kirolariei, likidoak eta energiak berreskura ditzaten

Makina horietan eskuratu ahal izango diren edariak lehiaketa publikorako prestatu diren baldintza-pleguetan jasotakoak dira eta, horien artean, azukrerik gabekoak, zukuak, irabiakiak, biofrutak, isotonikoak, ura, kafes, infusioak, esnea, txokolatea eta salda izango dira. Elikagaietan aldiz, mokadutxoa hartzeko, sandwichak, opilak, aperitifak, txokolatinak edo gailetak, besteak beste, erosteko aukera izango delarik.

Lehiaketan bildu diren baldintzen artean, aipatzekoa da produktu guzti horiek marka ezagunenak beharko dutela izan eta, horrez gain, esleipendunek ezin izango dute kiroldegiak markatu eta definitutako kopuru zehatz batzuen gainetiko preziorik jarri, erabiltzaile eta kontsumitzaile izan direnen mesedetan, erosgarriak izan daitezen.

  • Argazki honetan udal kiroldegian itxaroteko eta irakurtzeko egokitu berri den lekua
       

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira