UKEk eskalada-murru bat egingo du Betiondon
Udal Kirol Erakundeak eskalada-murru bat egingo du Betiondon. Eskalada-murrua bereziki eskalatzeko prestatzen den instalazioa da, zeina eraikin baten barne edo zeru zabalean eraiki daitekeena. Ermukoa eraikin barnekoa izango da, Betiondoko kirol gunearen eraikinean atendituko dena eta bulder izenaz ezagutzen den motakoa izango delarik. Bulder izena ingelesezko boulder hitzetik dator, eta horrekin adierazten da bloke edo boulderingen bidez egiten den eskalada. Mota horretan arroka bloke edo horma txikiak eskalatzen dira (orokorrean 5 metrora artekoak, nahiz eta 8 metroko bakan batzuk ere badauden). Horiek eskalatu edo igotzeko ez da oro har, ohikoa den soka bezalako babes materialik erabiltzen. Normalean azpian koltxoia –crash pad deritzana- jartzen da, azpian dauden kideen lanari esker, kirolaria jausiz gero minik hartu ez dezan. Eskalada-murruak heldulekuak eta lotzeko gailuak izaten ditu. Horma horrek gainditu beharreko hainbat arazo izango ditu, hala gora nola zehar aldetik gota ere. Bulder areto asko daude, eskalada entrenatzeko gimnasio ezin hobeak direnak, edozein eskalada mota praktikatzeko ere.
Ekipamendu berri hori Betiondo Kirol Guneko eraikinaren barruan prestatuko da, atletismoko pistaren ondoan eta 180 metro karratu izango ditu eskaladaren hainbat modalitate praktikatu ahal izateko. Azpiegitura horren diseinua adosteko lanean jardun dute azken urtean Artarrai Mendi Taldeko ordezkariek eta UKE erakundeko teknikariek.
Azpiegitura hori prestatzea bazkide izateagatiko zerbitzuak hobetu eta zabaltzeko programaren barne txertatzen da
Kirol zinegotzia den Miguel Ledesma aditzera eman duenez “eskalada-murru horren xedea hezitzailea izango da eta bertan adin guztietako eskalada zaleak aritu ahal izango dute”. Politikariak ikastaroak eskainiko direla gehitu du, “gazte nahiz helduek” ikasteko aukera izan dezagun. Nolanahi ere, gure herriko azpiegitura berri horretan zailtasun eta maila ezberdinak izango dira, jada jarduten zaleek hobetzen eta aurrea egiten jarraitzeko aukera izan dezaten.
Azkenik, UKEk aurreikusi duenez eskalada-murruak araudi espezifiko eta propioa izango du. Zinegotziak aurreratu digunez “erabiltzaileei mendi federazioan izena emanda egotea eskatu ala ez aztertzen ari dira, ibiltzen direnak gutxieneko ezagutzak dituztela ziurtatzeko eta, egoki ez ibiltzeagatiko istripuen arriskua gutxitu xedez”.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke