Trena izango banintz...

28.03.10
Euskara

Euskara Sailak antolaturiko Piropo lehiaketaren III. edizioko piroporik onenak aukeratua ditu epaimahaiak. Azken hilabete honetan euskaltegietan zein liburutegian jarritako buxoietan eta euskara@udalermua.net helbidearen bitartez jasotako piropo guztiak aztertu ondoren, Kaltxango AEK euskaltegiko ordezkaria den Nerea Berriozabal, Zipristintzen taldeko Jabi Muñoz eta Euskara Saileko Fernando Aranberrik osatutako epaimahaia bildu eta aho batez: "Trena izango banintz, zure gorputzeko atal guztietan egingo nuke parada!" proposamena aukeratu dute piroporik onena, polita, laburra, erraz esatekoa eta pikardia puntutxo bat duena. Txikien kategorian, berriz, "Gorputza makila, ahoa goxokia eta mingaina txiklea. Zer zara, txupatxusa, ala?" gainontzekoen artean izan da gustukoena.

Beraz, halan banatu dira sariak: Nagusien kategoriako saria Ainara Arrizabalagak jasoko du, hau da, bi lagunendako La perlako sasoian jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aramaterapiarekin eta Dastatzeko menua. Txikien kategorian, berriz, Arantza Moreno Fernándezek eskuratu du Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteko kideen dendatan aldagarri den 100 eurotako erosketa-txekea.

Jasotako mailaren erakusgarri hona hemen batzuk:

  • Trena izango banintz, zure gorputzeko atal guztietan egingo nuke parada!
  • Traktore margotu berri bat baino ederragoa zara.
  • Marrubizko ezpainak, txokolatezko begiak eta eztiko azala; osagai hauekin zure amak ez zuen bada egin pastel makala.
  • Neguko egun ilunak argitzen dituen pertsona zara.
  • Hori bai hori mutil katxarroa! Ikaragarria, panpoxoa benetan… eta gainera irribarre ederrenaren jabea.
  • Ireki begiak itsasoa entzun nahi dut eta.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko