La Q es un impulso para seguir trabajando y no un premio por haber llegado al final del camino
San Pelayo ikastetxea gizarte-laneko kooperatiba bat da egun, Cespe, S.Koop izena duena. Ermuko ikastetxerik zaharrena da. 2013an sortu zenetik mende erdi beteko du eta 25 urte kooperatiba denetik. Orain hogeita hamaika (31) irakasle ditu eta lehen eta bigarren hezkuntza dabiltzan 339 ikasle. Partaideek zilarrezko Q lortu izana lan ildo beretik jarraitzeko bultzadatzat jotzen dute, eta ez kalitatearen bidea egin izategatiko sari edo jomuga. Ikastetxetik bertatik aitortu dutenez, beren helburua sendotzen jarraitzea eta Batxilergoko adarra eratzea dira, horrela jasotzen dutelarik beren misioan bertan.
Ermuan kalitatearen kudeaketan errekonozimendu bat lortu duen hirugarren entitatea da San Pelayo ikastetxea. Aurretik, eta kronologiaren arabera zerrendaturik honako hauek lortu zuten:
- 2003 Microdeco kalitatearen Europako saria (Prize)
- 2006 ZF Lemförder TVA Eusko Jaurlaritzaren urrezko Q
- 2009 San Pelayo ikastetxea, Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q
Bikaintasunerako EFQM eredua tresna praktikoa da, norbere burua ebaluatzeko baliatuz gero, oso erabilgarri suertatu diren esperientziak eskaintzen urte asko daramatzana, entitateek dituzten kudeaketa sistemak edo ereduak garatzeko edo horiekk hobetzeko.
EFQM ereduari jarraiki kalitatearen kudeaketa aintzat hartzen dituzten hainbat sari daude. Bikaintasunaren bidean mugarriak dira, zeintzuen bidez ordura arte eginiko lanari balorea ematen diotenak. Entitate kanpoko pertsonek hori ebaluatzen dute eta horren bidez entitateek bidearen zein tokitan dauden jakiten dute (0 puntutik 1000ra), aurrera egiteko zeintzuk aspektu landu behar dituzten agerian jarriz.
- Eusko Jaurlaritzak ematen dituen errekonozimenduak ondorengoak dira:
- Zilarrezko Q, EFQM ereduaren arabera ebaluaketan entitateak 400 puntu lortzean.
- Urrezko Q, EFQM ereduaren arabera ebaluaketan entitateak 500 puntu lortzean.
- Europan kalitaterako Fundazioak ematen dituen errekonozimenduak (600 puntutik gorakoentzat)
- Europako kalitate sarietarako sailkatzen diren finalistei
- Kalitatearen Europako saria, edozelako kategorian (Prize)
- Kalitatearen sari gorena Europan (Award)
Edozelako sektore, neurri, egitura edo heldutasuna duten erakundeek, lehiakortasun giro gero eta handiagoan arrakasta lortzeko erronkei aurre egiten lagunduko dieten kudeaketa sistema bat behar dute. Kalitatearen kudeaketak edo bikaintasunak erakundeen funtzionamendurako orientabide berriak dira, horien hobekuntza bultzatu eta garapena sendotzen dutenak.
Kalitatearen kudeaketan edo bikaintasunean jarraitu beharreko oinarriak ondorengoak dira:
- Emaitzekiko orientazioa: erakundearen etengabeko arrakasta bilatzea, erakundeak dituen interes taldeen beharrak modu orekatuan asez.
- Bezeroarekiko orientazioa: bezeroa asetzeko modua bilatzean.
- Lidergo eta helburuen koherentzia: ekintzak zuzendu eta koordinatzea, erakundearen lehiakortasuna edo eraginkortasuna orain eta etorkizunean lortze aldera.
- Prozesuetan eta egintzetan oinarrituriko kudeaketa.
- Inplikazioa, pertsonen konpromisoa lortze aldera.
- Etengabe ikastea, berritzea eta hobetzea: status quoa desafiatzea eta aldaketa errealitatea egitea, ikasitakoa aprobetxatuz berritzeko eta oportunitateak izateko.
- Balioa eransten duten aliantzak eratzea.
- Erantzukizun soziala: gutxieneko lege markoa gainditzea eta interesa izan dezaketen taldeen espektatibak ulertzen saiatzea eta horiei erantzuna ematea.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren