Liburutegiak ekintza anitz antolatu du Liburuaren Nazioarteko Egunerako
UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995. urtean, data horretan Miguel de Cervantes y Saavedra idazlea, William Shakespeare idazle ingelesa, eta Garcilaso de la Vega kronistaren heriotza (kasu guztietan 1616. urtean) gertatu zela oroitzeko. UNESCOren zuzendaritzak urtero mezu bat zabaltzen du.
Horren harira, udal liburutegiak bihar izango den Libururaren Nazioarteko Eguna modu Berezian ospatuko du. Hori horrela, jarduera anitz eta ugariak antolatu ditu egun osorako eta eguneko protagonistak izango dira liburu elektronikoak irakurtzeko gailua eta euskarri digitaleko aleak. Horrez gain, aldizkarien merkatu txikia eta deskontuak izanen dira.
Irakurtzeko euskarri berria
Liburutegiko erabiltzaileek ‘Papyre’ izeneko liburu irakurgailua probatzeko aukera izango dute bihartik aurrera. Zerbitzuak lau irakurgailu erosi ditu, bakoitzak barne 500 ale daramatzatelarik, gahienak klasikoak eta tematikoak. Horiek guztiak Open Source lizentzia irekian dauden obrak dira. Irakurgailuak irudiak eta soinu artxiboak ere dituzte. Tamaina txikikoak, oso eramangarri eta erosoak dira, pantailan eroso irakurtzea ahalbidetzen dute, begiak kantsatu gabe. Irakurgailu horiek liburutegiko aretoan eta denbora mugatuan erabili ahal izango dira maileguan hartuta, euskarri berria ezagutu eta erabileraren inguruan izan dezaketen zalantzak argitzeko xedez bertakoei galdetu ahal izango dietelarik.
Aldizkarien merkatu txikia
Zerbitzuak bildu dituen 2009ko aldizkariak (literaturak, kirolak, dekorazioak, euskal kulturak eta beste motatako aldizkariak) ikusgai jarriko ditu goizeko 8etatik aurrera eta dohainik eskainiko dizkie erabiltzaileei. Horiek etxera eramana ahal izango dituzte nahi dutenek, liburutegiko karneta erakutsita. Bai haurrentzat bai helduentzat aldizkariak egongo dira.
Deskontu bereziak liburu-dendetan
Herriko Xiripot eta Maribel liburu-dendek ospakizun eta egunarekin bat egingo dute. Egun horretan %10eko deskontua egingo dizkiote liburuak erosten dituzten bezeroei. Berezoek liburutegiko karneta erakutsi beharko dute.
Irakurri, Gozatu eta Oparitu
Biharko egunean ere, hasiera emango zaio euskarazko materialak irakurri daitezela bultzatzeko xedea duen ''Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ kanpainari. Ekimena Topaguneak eta Euskal Birusa elkarteak antolatzen dute. Uztailaren 24ra arte eta udal liburutegiko euskarazko liburua irakurrita erosketa-txekeak lortu ahal izango dituzu, %25 deskontuak izateko Xiripot eta Maribel liburudendetan. Erosketa-txeke horren bidez, Euskal Birusa elkartearen bazkide direnenek %50 deskontua lortu ahal izango dute, liburua erosterakoan.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean