San Pelayok ‘Europaren eguna’ ospatu du Gardiazabal legebiltzarkidearekin eta alkatearekin
1950eko maiatzaren 9an, Robert Schuman Europa antolatu bat egituratzeko proposamena aurkeztu zuen, antolatu izatea baitzen harreman baketsuen ezinbesteko oinarria. Proposamen hura ‘Schuman adierazpena” bezala ezaguna da eta egungo Europako Batasuna sortzeko hazia kontsideratzen da. Maiatzaren 9a Europako sinbolo bihurtu da, bandera, himnoa, leloa, edo moneta bakarra (euroa) bezala, eta horiek guztiek identifikatzen dute Europako Batasuna eta entitatearen politika anitzak.
Hori horrela, eta azken urteetako lege eta ohiturari jarraiki San Pelayo ikastetxeak aldez aurretik Europako eguna ospatu du gaurkoan, ikasturtean zehar ikasgaiaz landutakoa borobilduz. Ospakizunean Europako legebiltzarkide Eider Gardiazabal eta herriko alkate Carlos Totorika izan dira, hezkuntza erkidegoko guraso, irakasle eta ikasleekin bat egiten. Egunean zehar erakusketak izan dira Europako herrialdeen inguruan egindako lanak agerian jartzeko, eztabaiden ligako finalak gauzatu dituzte internet bidez materialak behera ekartzeko araudia beharraren inguruan alde eta kontra argudiatuz; plenoan bildu eta euro-zonaz, kostaldeko legeaz, europar sentimenduaz edo aurrekontuez hitz eginez.
Eider Gardiazabal eta Carlos Totorikak eztabaida ligako sariak banatu dizkiete parte hartzaileei. Eztabaida finalean bi talde aritu dira nor baino nor; batzuk egileen eskubideak, jabetza intelektuala edo merkatuaren arauak betetzearen alde agertuz eta bestea deskargak libre izatearen alde azalduz. Epaimahaikideek emaniko botoen arabera, lehenengoek irabazi dute oso gutxigatik. Alde nahiz kontrako argudioak, eta baita eztabaidak oso ongi gauzatu dituzte. Leia pil-pilean izan da. Amaieran, alkateak hitza hartu eta honelako lanekin aurrera jarraitzeko eskatu die: “argudioak lantzen, ideiak defenditzen eta jendaurrean azaltzen” jarraitzeko esanez, gauza guztietan bezala hori egiten praktikak erakusten baitu eta horiek jakitea oso garrantzitsua baita pertsonon bizitzan”. Eztabaidaren mamiari dagokionez, alkateak deskargak arautzea ez dela batere erraza esan du, “logika bati zein besteari jarraiki egin baitaitekeela azpimarratuz”. Nolanahi ere, “legeak eta arauak onak direla eta asko laguntzen gaituztela” gehitu du herriko agintariak, “batez ere jende xehe eta umilei, legerik ezean boteretsuenak izanik onura gehien ateratzen dutenak” adieraziz, “eta ekonomian gehien duena izaten dela hori” gehituz. Agintariak feudalismoaren garaia gogora ekarri du eta hori adibide bezala erabili, “jauntxoek nahi zutena egin eta desegiten zutela” esanez.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren