tribialararen ezaugarriak

10.05.10
Berdintasuna

Joko didaktikoa prestatu eta hori zabaltzea izan da helburu nagusia. Horretarako emakumeek kultura, arte, historia eta kirolean izan duten paper garrantzitsua agerian jarriko duten galdera sorta prestatu da. Emakumeek protagonista izan diren kultur adierazpenak eta berdintasunaren aldeko joerak azpimarratuz.

Formatua

Jokoa taula baten bidez gauzatzen da, horren barne sei eremu ezberdin daude. Horretan bi pertsonatik hasi hogeita hamaseira –taldeka- bitartean joka dezakete.

Jokoak 200 txartel ditu eta horietako bakoitzean sei galdera daude; guztira 1.200 galdera izanik. Mahai-joko elebidunek txarteleko alde bakoitzetik galderak idatzita daramatza, batetik euskarazkoak eta bestetik gaztelaniazkoak. Tribialeko hainbat ale euskaraz soilik argitaratu izan dira.

Banaketa

Tribial mahai-jokoa horiek sustatzaile izan diren herrietako ikastetxeetan, emakumeen jabekuntza ikastegietan, kultur etxeetan, liburutegietan, gazte taldeetan, elkarteetan eta biztanleen artean banatuko dira.

Galderen adibide hainbat

Emakumeek historian zehar izan duten benetako garrantzia eta berdintasunaren aldeko pentsamenduaren joerak agerian jarri nahi izan da eta horretarako tresna dira txarteletan proposatzen diren galdera eta horien erantzunak.

Horrez gain, Tribial honek hori prestatzen parte hartu duten herrietako emakumeek egin dituzten ekarpena ere bildu du. Bertako hainbat emakumek zenbait galdera prestatu dituzte eta emaitzaren erantzule dira.

Jokoa ezagutzen joateko, bertan agertzen diren hainbat galdera dituzue jarraian:

  • Historia (kolore horia)
    • Galdera: ¿Zein urtetan idatzi zuen Emakume eta herritarraren eskubide-aitopena Olympia de Gougesek?
    • Erantzuna: 1791. urtean
  • Kirolak (laranja)
    • Galdera:¿Nor da 1966. urteaz geroztik olinpiadetako dominarik gehien -18- lortu dituen kirolaria?
    • Erantzuna: Larissa Latynina gimnasta errusiarrak
  • Literatura (marroia)
    • Galdera:¿Nork idatzi zuen Los Pazos de Ulloa liburua?
    • Erantzuna: Emilia Pardo Bazánek

 

  • Iruditan tribial feministaren taula ikus dezakegu. Koloretsu eta diseinu erakargarriaz

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu