KZguneak prestazioak gehituko dituzte, IKT aholkularitza berria eskainiz
Eusko Jaurlaritzak aste honetan, KZgunea saretik eskainiko duen Informazio eta Komunikazio Teknologiekin (IKT-ekin) erlazionaturiko zerbitzu berri bat abian jarri du. Zerbitzua proba epean dago eta hasieran hiru Lurralde Historikoko herri batzuetara besterik ez da zabalduko, Ermua tarteko eta Bizkaiko bakarra izanik. Izan ere, Ermuan jada badugu aste honetatik bertatik gaiaz arduratuko eta herritarroi zerbitzua emango digun teknikaria. Araban aukeratutako KZgunea Amurriokoa da, eta Gipuzkoan berriz, Hernani eta Tolosakoak, hain zuzen ere. KZgune zentru horiek duten ordutegi berberean funtzionatuko du aholkularitza zerbitzuak eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko dugu erabiltzaileok. Lehenengo fase honetako helburua, zerbitzu honekiko herritarren beharrei buruzko informazioa biltzea da.
IKT aditu eta aholkulariek, diagnosi zerbitzua, oinarrizko esku-hartzea eta ordenagailuen eta periferikoen erosketa eta konfiguraziorako aholkularitza zerbitzu bat eskainiko dute. Dena den, zerbitzuak ondoren zerrendatzen ditugun ezaugarri eta mugak izango ditu:
- Arazoak dituzten ekipoen eta periferikoen diagnosia egitea.
- Ordenagailuen eta periferikoen erosketa eta konfiguraziorako aholkularitza ematea.
- Hardwarearen instalazio egokiaren egiaztapena egitea.
- Software Librearen, lizentziadun softwarearen eta sistema eragile libreen instalazioan laguntza ematea.
- Hardware, software librearen eta sistema eragile libre eta lizentziadunen konfiguraketan laguntza ematea.
Zerbitzua erabiltzeko arau batzuk bete behar dira. Horrez gain, zerbitzua eginkizun zehatz batzuetara mugatuko da, merkatuan lan horiek eskaintzen dituzten profesionalei kalterik eta lehiakortasun ez leialik ez egiteko:
- Zerbitzu hau erabiltzeko, KZguneko erabiltzailea izatea beharrezkoa da. Izan ezean, zerbitzura joandakoan bete daiteke izen-emate orria.
- Zerbitzua KZgunean ematen da eta erabiltzailea bertan egon behar da zerbitzuak irauten duen bitartean.
- Ez da inolaz ere lizentziadun sistema eragilerik instalatuko eta ezta ere garantian dauden ordenagailutan esku hartuko.
- Lizentzia gabeko softwarerik ez da instalatuko.
Zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretiko zita eskatu beharko da Zerbitzuan interesaturiko pertsonak Ermuko IKT adituekin harremanetan jartzeko 943-031287 deitu dezake.
Lotutako albisteak

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko