Iruña-Veleia gezurra ala egia?

11.05.10
Euskara

Iruña-Veleia Euskal Herriaren Protohistoriako herririk handiena izan zen. Bertan egindako indusketetan erromatarren garaiko animalien eta gizakien hezurdurak aurkitu zituzten. 2006an, berriz, ez-ustezko aurkikuntzak izan ziren, munduko kalbariorik zaharrena eta baita III-VI mende arteko izan zitezkeen euskal grafitoak. Gerora, aurkikuntza hauen inguruan zalantzak agertu ziren eta batzorde zientifikoa osatzea onartu zuen Aldundiak. Ikerketak, datazio berriak eta txosten ugari ostean, kontua ez da argitu.

Ika-mika guzti hauen inguruan hitz egiteko Juan Martin Elexpuru filologoa begararra egongo da gurekin. Iruña-Veliari buruzko hurbilpena egin, argazkiak erakutsi eta izandako aurkikuntzez eta eztabaidaz arituko da. Hori guztia, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hau udal euskara zerbitzuak antolatu duen XVIII. Euskal Liburu eta Disko azokaren barne dago.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin