‘Ezekiel Etxeberria’ saria jaso du gaur Karmele Jaiok, liburutegian euskaraz gehien irakurritako alearen idazleak

13.05.10
Euskara

‘Ezekiel Etxebarria’ sariaren bigarren garaikurra Karmele Jaiok idazleak jaso du gaur arratsaldean. Ekitaldia ordu bata eta erdiak pasatxoan eginda, autorea Ermuko udaletxera bertaratu ondoren. Bere presentzia kolokan egon da bere haurdunaldiaren azken egunetan baitago. Hori horrela, etortzerik izango zuen ala ez kezka izan den arren, saria hartzeko gurekin izan da. Adierazi duenez, sari guztiek ilusioa egiten dute, baina ''honako honetan, berezia da, irakurleek erabakia izan delako''. Jaioren ‘Amaren eskuak’ liburua udal liburutegian iaz euskaraz gehien irakurritako alea izan da.

Ama eta alaba protagonista dituen nobela idatzi du Karmele Jaiok, Amaren eskuak. Belaunaldien arteko ezberdintasun eta berdintasunak aztertzen ditu eta bizitzaren aurrean ez kikiltzeko deia egiten du. Horrek erakarri izan ditu Ermuko irakurleak, elabarri hau izan baita Udal liburutegian euskaraz gehien irakurri dena. Hori dela eta, II Ezekiel Etxebarria Saria Karmelek eskuratu du. Liburu honekin disfrutatu dugu irakurleen partetik zorionak.

Jaioren biografia eta lanak

Karmele Jaio Gasteizen jaio zen 1970ean. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1993-1994 ikasturtean eta ordutik kazetari lana bete du idatzizko hainbat komunikabideetan (Egunkaria eta Garan, besteak beste) eta komunikazio arduradun lanetan ibili da zenbait komunikazio bulegoetan (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioan eta Emakunden). Zenbait aldizkari eta egunkarietan argitaratzen ditu noizbehinka zutabeak, Diario de Noticias de Alava eta Deian, besteak beste.

2004. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen liburua, Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar), eta urte berean irabazi zuen Igartza Sariaren VII. deialdia Amaren eskuak nobelaren proiektuarekin. Izenburu bereko nobela 2006an argitaratu zuen (Elkar). Aipatu eleberriak hainbat sari jaso ditu: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua. 2007. urteko urrian Zu bezain ahul izenburuko ipuin bilduma (Elkar) argitaratuko du.

Ezekiel Etxebarriaren figura eta sariaren jatorria

‘Ezekiel Etxebarria’ idazle eta euskaltzale ermuarra izan zen, herriko abade 56 urtetan eta haren oroimenez, bere idazlanak eta figura gogora ekartzeko xedez prestatu da, haren izena daraman saria, herriko XVIII. euskal Liburu eta Disko azokaren barruan. Esan bezala, aurtengoa bigarrena urtea da iaz estreinako Jon Maiari eman eta gero. Sari horretan, autoreari omentzeko eta bere lana eskertzeko modu bat izatez gain, garrantzitsuena irakurleek eurek saria ematea da, nolabait irakurlea eta idazlearen arteko zubia eraikiz.

Ezekiel Etxebarria XIX. mendean Ermuan bizi zen eta bertako apaiz izan genuen 56 urtetan. Bere euskalzaletasuna oso agerikoa zen eta hainbat bertso idatzi zituen, non herriko orduko ohituren berri ematen digun, hala nola, ugariak dira erlijio gaiak, ahoz aho transmititu diren gabon-kantak eta herriko jaun eta lagunei eskainitako bertsoak, besteak beste, On Juan Valdespinako markes jauna, Julian Gayarre, Domingo Iturraran, Jose Iraegi... eta beste hainbati. 1996an, Ermuko abade etxean aurkitu ziren bertso-paper hauek guztiak "Ermua eta Eitzako euskara" liburuan jaso ziren eta argia ikusi zuten. Baina bertso hauek ez dira berak egindako lan bakarra, 1899an Durangon "Etimologías vascongadas o sea, Ensayo sobre interpretación y reconstrucción del Vocabulario Vascongado" ere plazaratu zuen; loragintza eta ortularien inguruan ere zaletasun aparta zuen eta hainbat eta hainbat artikulu jasoak ditu. Ezekiel Etxebarria, herrian Abadetxikia gatxizenez ezaguna, Ermuan hil zen 1925eko abuztuaren 25ean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik