Irulitxa txapeldun: Frantziara joan, jo eta irabazi

13.05.10
Gizartea

Tituluak laburbiltzen du azken asteburuan Irulitxa fanfarria ermuarraren ibilbidea frantziako Condom herrian, Armagnac lurraldean (Okzitaniako mendebaldean) ospatu den Kaleko musika Banden Nazioarteko Jaialdian. Talde ermuarrak parte hartu duen bere lehen urtean ‘Urrezko Palmondoa’ izeneko sari orokorra irabazi du, bandarik onenena eta osatuena izateagatik, epaimahaiak baloratzen zituen hiru ataletatik bitan puntuetara lehenengo postuan sailkatuz gero. Ermuarrek hiru ataletatik bitan lortu dituzte punturik gehienak; musika tradizionalean eta animazioan, hain zuzen ere. Ermuarrak herritar eta ikus-entzule frantziarrak bereganatu zituzten beren soinu alai, exekuzio landu eta koreografia animatuen bidez.

Irulitxak Condomeko jaialdian Espainiatik, Belgikatik eta Frantziatik bertatik joandako beste 17 musika bandekin batera parte hartu du. Atzerrikoentzat sari bat dago eta Frantziarrek euren artean lehian aritzen dira, Estatuko txapelketarako sailkatu asmoz nor baino nor. Ermuarrek bolada oso onean dabiltza. Beren hamalaugarren urteurrena ospatu berri dute, beren errepertorioa handitu eta hobetu –abestietan animazioa eta koreografia barneratuz- eta laguntzaile dituzte beste bandetako kideen ezagutza eta esperientzia bereganatu dutelarik. Aipatu jaialdi honetara estreinakoz joan dira, baldintzak betetzen zituztela ikusi eta eskaria bidaliz gero. Eta lehen aldia izateko, ezin hobeto egin dute. Julio Cesar kontsul erromatarraz ospetsu egin zuen “Veni, vidi, vici” (iritsi , ikusi –jo, jasu honetan- eta irabazi) esaldia bere eginez. Taldeak primeran pasa du asteburua, Ramiro Cid lankideak esan digunez. Irulitxakoek harriturik geratu dira antolakuntza mailarekin, herritarren parte hartze altuarekin eta frantsesek musikaz gozatu eta bizitzeko duten grinarekin. Ermutik joandako musikariek hamazazpi bandetako beste seiehun pertsonekin konpartitu dituzte kaleak eta jaia.

Bandarik ospetsuena bihurtzearen arrazoian anitzak izan dira, batetik soinu ona eta bestetik umore ona eta lotsa eza uzartzea. Ikus-entzuleek dantzarazi dituzten abestien artean, ‘Paquito, txokolate zalea’, ‘ardo grekoa, eta San Ferminetako abestiak nagusi izan direla esan digu Cidek. Taldea animatzaile, ikurrin eta arropa ezberdin eta guzti joan da, profesionalen antza. Musika tradizionalaren atalean jotzeko zuriz eta gerriko eta zapi gorriz jantzita atera ziren kaleetara; musikaltasun atalerako alkandora eta praka zuriak eta ttattarreko beltzez eta, azkeneko atalaren emanaldira, elastiko laranjarekin. Taldea leher eginda bueltatu da, bidai luze eta jotzen eman dituzten orduengatik, baina pozarren eta datorren urtean errepikatzeko irrikan. Zorionak!

  • Sud Quest egunkaritik hartutako argazki honetan Irulitxakoek ikus ditzakegu, Condomen emandako emanaldietako batean
  • Taldearen web gunetik hartutako argazki honetan Irulitxa taldea osorik Zubiaurre kalean

Lotutako albisteak

Imagen
06.02.26
Emakume eta neska zientzialarien Nazioarteko egunaren atarian

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu egun horretarako
Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean