Bi enplegu-tailer berri gauzatzeko diru-laguntza eskariak egin zaizkio SPEE-INEMi

14.05.10
Ekonomi Sustapena

Udalbatzarrak bi enplegu-tailer gauzatzeko xedez beste horrenbeste diru-laguntza eskari SPEE-INEM erakundearen aurrean aurkeztea onartu zuen azken Osoko bilkuran. Enplegu institutuari diru-laguntza gisa eskatuko zaion kopurua 674.000 euro dira. Udalak espezialitate ezberdinetako tailer horiek aurrera ateratze aldera beste 47.400 euro gain hartuko ditu. Enplegu-tailer horien helburua langebian dauden pertsonak trebatzea da, lan merkatura sartzeko aukera gehiago izan dezaten. SPEE-INEMek poriektu eta eskabideak aztertu eta ekimen guztiekin edo horien zati batekin bat egiten duen ala ez erabaki beharko du, eta kasu horretan, diruz-laguntzeko kopuruaren erabakia hartu eta ezagutaraziko dio gure udalari. Eskariak egiteko erabakia udalean ordezturik dauden talde guztien erabateko adostasunarekin eta aho batez onartu zen. PSE-EE-PSOE, PP, EAJ-PNV eta EB-B alde agertu ziren.

Bi proposamenak enplegu-tailer moduan planteatu dira. Proposamen horietan aurreikusitako espezialitateak ondoko hauek izan dira: “Makineria Birgaitzea-CALSA Proiektua”; eta “Laguntza behar duten pertsonak asistitzeko laguntzaileak-ARTATZEN Proiektua”. Tokiko Garapen alorreko zinegotzi den Jose Luis Araujok proiektuen ezaugarriak bilkuran laburbildu eta azaldu zituen. Nolanahi ere, politikariak azpimarratu zuenez “inori gaizki ulertzerik ez sortze aldera, proposamen horiek gauzatu ahal izateko, baldintza izango da aldez aurretik onartu eta diru-laguntza jasko dugula ziurtatzea”. Ordezkariaren esanetan, proiektua prestatzea eta eskabideak aurkeztea bete beharreko bidea da horiek gauzatu ahal izateko laguntza eta babesik dugun jakiteko. Horiek horrela, zuhurtziak erantzun ofiziala jaso artean itxaron egin beharko dugula gomendatzen du.

Aukeztutako proiektu eta ekimenen ezaugarriak ondorengo taulan eskaintzen ditugu.

Udalbatzak 2010-2011 epealdirako SPEE-INEMi aurkezteko onartu dituen eskaera eta proiektuen ezaugarriak 
Titulua Deskripzioa/Norentzat Iraupena/Ezaugarriak Helburua Lanak Kostua dirutan
Enplegu-tailerra: "Makineria Birgaitzea-CALSA Proiektua" 25 urtetik gorakoak diren langabetuak
  • Urte 1 (trebakuntzarako kontratu eta soldatarekin)
  • 15 pertsona
Lan-merkaturatzeko aukerak gehiagotzea, trebakuntza eta lan-esperientziaz baliatuz Herri-lan, jasotzaile eta garraioko makineriarekin lan egin, berori mantendu eta birgaitzeko lanbide-heziketa eta praktika profesionala
  • Diru-laguntza eskaera: 322.831 €
  • Udalaren ekarpena: 29.875 €
Enplegu-tailerra: "Laguntza behar duten pertsonak asistitzeko laguntzaileak-ARTATZEN Proiektua" 25 urtetik gorakoak diren langabetuak
  • Urte 1
  • (2010ko azarotik 2011ko urrira)
  • 15 pertsona (trebakuntzarako kontratu eta soldatarekin)
Lan-merkaturatzeko aukerak gehiagotzea, trebakuntza eta lan-esperientziaz baliatuz Laguntza behar duten pertsonei atenditu eta asistitzeko lanbide-heziketa eta praktika profesionala
  • Eskatutatko diru-laguntza: 322.871 €
  • Udalaren ekarpena: 17.405 €

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du