Liburutegiak bere erabiltzaileen iritzia jakin nahi du
Udal liburutegiak gogobetetasun inkesta bat prestatu eta erabiltzaile direnen artean banatzen ari da astelehenetik, horiek zerbitzuaz duten iritzi eta balorazioa ezagutzeko asmoz. Inkesta hori liburutegiak hobetu eta kalitate gehiagoz lan egiteko prozesuaren baitan txertatzen da eta galdetegiak banatu eta jasoko dira maiatzaren 31ra bitartean. Horrelako lehen inkesta orain bi urte atzera egin zuen liburutegiak eta erantzun positibo bat jaso zuen, zerbitzuko balorazio orokorra, bataz bestekoa eginik, 7,68 baitzen, 1etik 10erako puntuaketan. Guztira 204 erabiltzaileek eman zuten bere iritzia, horietatik 53 pertsona gazteak ziren -8 urtetik 13ra bitartekoak- eta gainerako 151 pertsonak berriz, 14 urtetik gorakoak izanik.
Orain, bi urteren bueltan eta jarduera eta zerbitzu berriak ezarri ondoren, erabiltzaileei denbora horretan eginiko lanaz galdetzeko unea iritsi da, beste behin. Ermuko udal liburutegia ezagutzaren eta kulturaren sorkuntzarekin eta zabalkundearekin konprometituta dagoen zerbitzu publikoa da, eta ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzen ahalegintzen da, beren informazio, kultur eta hezkuntza interesei erantzunez. Hori horrela, inkestak guzti hori zein neurritan lortzen dugun ezagutzeak du helburutzat, eta batez ere, jendearen arabera zeintzuk diren hobetu beharreko aspektuak
Inkesta horren bidez udal liburutegiko langile taldeak adin guztietako erabiltzaile diren pertsona ororen iritzia jaso nahi du. Inkesta betetzeko bi bide daude, bata paperean egitea eta bestea modu elektronikoan egitea, lehenengoa zerbitzuan bertan izango da eta bertsio elektronikoa betetzeko aukera bazkideek izango dute, jasoko duten mezu elektronikoaz baliatuta.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.