UKEk “Kirolaz Blai 2010” ekimena aurkeztu du, astelehenean hasiko dituelarik izen-emateak
Herriko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) “Kirolaz Blai 2010” kanpaina aurkeztu berri du. Ekimenak aurten elkarren segidako hamargarren urtea betetzen du. UKEren presidenteorde Miguel Ledesmak adierazi duenez ekimen honen helburua “familia-kideen eta horien lan-betebeharren arteko zubia izatea da, uztailan Ermuan dauden eta umeak dituzten familiei jarduera fisikoa eta jolasak uztartzen dituztenei aisialdiko aukera eskainiaz”.
“Kirolaz Blai 2010” aisi eta jolas programa da6 urtetik 12ra bitarteko ume eta gaztetxoentzat, kirol zaletasun sustatzen duena eta familiei udan eskolarik ez dagoenean denera ailegatzen laguntzen diena. Kanpainaren barne bi jarduera sartzen dira, batetik, Multiabentura deritzana eta bestetik, igeriketako ikastaro trinkoak. Lehenengoan, jarduera ugari gauzatu ahal izango dituzte partaideek astelehenetik ostegunera bitartean. Bigarrenean aldiz, uretara egokitu, igeriketan ikasi eta igeri egiteko estiloak hobetu ahal izango dituzte parte-hartzaileek. Izena emateak astelehenean hasiko dira, horretarako interesdunek M.A. Blanco kiroldegiaren kontrolera joan beharko dira. Izen emateak hilabetez mantenduko zabalik, ekainaren 23ra bitartean.
Eskainitako bi aukeren ezaugarri eta datak
“Multiabentura 2010” ekainaren 28tik uztailaren 15era bitarteko astelehenetik ostegunera artean gauzatuko da. Ordutegiak hiru ordu barne hartzen ditu, goizeko 10:00etatik ordu batera bitartean. UKEk atal honetan 81 toki eskaintzen ditu. Ostegunero txango bat egingo da eta aurreikusitakoak ondorengoak dira: Sopuertara, zuhaitzen arteko abentura parkera, Uribe Kostara trekkinga egitera eta Sopelara, hondartzan bodyboard egitera. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 80,40 euro eta abonatu ez direnek: 116,80 euro.
“Igeriketako ikastaro trinkoak”: Ekainaren 24tik uztailaren 16ra, 3 urtetik aurrerako pertsona ororentzat eskaintzen dira. Maila guztiak emango dira: uretara egokitzea, hastapena, hobekuntza eta igeriketa eskola. Saio bakoitza hiru ordu laurdenetakoa izango da, iaz baino bost minutu luzeagoa. Jarduera honetan izena emateagatik ordaindu beharreko prezioak ondorengoak dira: abonatuek: 52,90 euro (egokitzapena: 123,40 euro) eta abonatuak ez direnek: 95,95 euro egokitzapena: 163,60 euro).
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan