Dastatze-afarirako eta bakailao lehiaketarako izen-emateak zabalik
Herriko hamargarren jardunaldi gastronomikoak ekainaren 14etik 20ra bitartean gauzatuko dira. Lobiano Elkarte Gastronomikoak jada lotuta du aurtengo egitaraua, zeina datozen egunetan kaleratuko den. Abestian esaten zenez, hamar urte ez da ezer, baina bestalde zifra borobila da eta bi digitara jauzia egiten du. Hamargarren honek bi gauza berri garrantzitsu dakarzkigu. Batetik, dastatze-afaria estreinakoz emakume batek eskainiko duela Tafallako Túbal jatetxeko Atxen Jiménez andreak eta bere taldeak. Bestetik, esan behar baita ere, aurtengo pintxo lehiaketan inoiz baino establezimendu gehiagok parte hartuko dutela, hain zuen ere, hogeita bost. Eta ez hori bakarrik, lehiaketa astebete mantenduko dela. Beraz, zazpi egunez jarraian aukera izango dugu goi sukaldaritzako mokadutxo gozo horiek jan eta dastatzeko.
Hasteko, esan behar bihar bertan –ekainaren 1ean- dastatze afarirako eta bakailao lehiaketarako izen-emateak ireki eta hasiko dituela. Aurtengo bakailao lehiaketa libre izango da eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Hori horrela, herriko elkarte gastronomikoetako kideez gain sukaldaritza zale diren eta nahi duen guztiek parte hartu ahal izango dute. Aurkeztu ahal izango diren plater kopurua hogeitan jarri delarik. Lehiaketa hori ekainaren 19ko larunbat arratsaldean jokatuko da, sei eta erdietatik aurrera. Hala olioa (5 Valles) nola bakailaoa (Alkorta) antolatzaileen banatuko dituzte eta sukaldaritza lan guztia plazan bertan egin beharko dute parte hartzaile guztiek.
Tafalla herrian dagoen “Túbal” jatetxeko Atxen Jiménezek prestatuko du aurtengo dastatze afaria
Bestalde, esan behar aurtengo dastatze afaria Tafalla (Nafarroa) herriko “Túbal” jatetxeko Atxen Jiménezek sukaldariaren taldeak prestatuko duela. Afaria erretena elkartean egingo da, ekainaren 16ko asteazkenean.
Jarduera bi horietako izen-emateak, Solozabal estankoan egin daitezke, goiz nahiz arratsaldez, denda zabalik dagoen orduetan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.