Deituz arrankatzen duen kotxea eta argia egonez gero mugitzen den kopina

01.06.10
Ekonomi Sustapena

Bai ondo irakurri duzue, hala da. Horrelako eta antzerako gauzak prestatu dituzte ‘PictoCricket’ jardueran parte hartu duten 10 urtetik 13ra bitarteko neskato-mutikoek. Jarduera hori Toki Garapen eta udal Liburutegiak antolatzen dituzte elkarlanean. Jarduera horiek InnTegra proiektu europarraren baitan antolatzen dira, 8tik 16 bitarteko gazteek sormena lantzeko eta modu dibertigarrian teknologiari hurbiltzeko aukera izan dezaten.

PictoCriket plastikozko piezaz, motorrez, presio, argi eta soinu sentsorez gainezka datorren kutxa da, gaztetxoek arte eta teknologia uztartuz objetktuak sor ditzaten. Horretarako ordenagailu bat behar da, nahi diren urrutiko aginduak ematen baititu.

Azken tailerrean parte-hartzaileek izugarri gozatu zuten, etengabe programatuz eta egindako jostailuetan sentsore ezberdinak probatuz. Bi ordu eta gero eman ondoren, Inntegra proiektuko elastikoa jaso zuten opori gisa.

Ekainaren 3an tailer hauen beste saio bat antolatu da, kasu honetan 13 urtetik 16ra bitarteko gaztetxoentzat. Parte hartu eta robotak, kotxeak edo bestelakoak prestatzen ikasi nahi baduzu izena eman. Horretarako, dl@udalermua.net e-posta ontzira idatzi edo 943179151 telefonora deitu.

  • Argazkian sormena lantzeko tailerrean parte hartu zuen ikasle gazteen taldea, Nerea Izagirre begiralearekin batera
  • Argazkian sormena lantzeko azken tailerrean parte hartu zuen ikasle gazteen taldea

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat