Mugarteak zeru zabaleko XVII. pintura lehiaketa deitu du

02.06.10
Kultura eta Gazteria

Ermuko zeru zabaleko XVII. pintura lehiaketa ekainaren 13ko igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 2020 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat zortzi sari berezi banatzea iragarrita daude. Lehiaketan edozeinek har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du.

Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira Lobiano Kulturgunean, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak Lobianon bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai.

Helduen atalean lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 450 euro bigarrenari. Kategoria honetako pintoreentzat 150 euroko lau akzesit emango direla iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen bi lehen egileak ere 250 eta 120 euroko saria, hurrenez hurren, eskuratuko dute. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak epaimahaiaren erabakia jakinarazi eta ordu bete jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu