Hogeita bost establezimenduk hartuko dute parte astebete luzatu den herriko pintxo txapelketan

04.06.10
Gizartea

Ostalaritzako hogeita bost establezimenduk hartuko dute parte aurtengoan herriko pintxo txapelketan. Aurtengo parte hartzaileen kopuruak errekorra suposatzen du, iazkoan hogeita bat izan baitziren izena eman zutenek. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenak urtetik urtera interesa gora doala, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxo txapelketa ekainaren 14tik 19ra bitartean gauzatuko da, eta estreinakoz aste oso batera luzatuko da. Izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo gutxienez, jendearen saria. Edizioaren bigarren nobedadea Lobiano Gastronomi elkarteko antolatzaileek koloretan dagoen hiru orriko argitaratu izana da. Horretan lehiaketara aurkezten diren pintxo guztiek argazkiak, izenak, jan daitezkeen lekuak eta horien osagaien deskripzioa eskaintzen dute.

Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Aurtengoan, epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute, Ondarroako Cantabrico tabernatik datorren Pantxo Bedialaunetak, Patxi Marina Martinez Marina eta Lobiano elkarteko kide bat. Patxo Bedialaunetak ‘Urrezko Arzak’ saria jaso zuen, Munduko Pintxoen Txapelketan. Patxi Marina Pastor del Gorbea jatetxeko sukaldaria da eta ‘Vegetariano todo el año’ liburuaren idazleetariko kidea. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da ekainaren 15eko arratsaldean. Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte ekainaren 14tik 19era bitartean, biak barne. Pintxoak 1,15 €urotan salduko dira.

  • Irudian Lobiano Gastronomi Elkarteak pintxo lehiaketarako atera duen hiru orrikoaren kanpoko aldea
  • Irudian Lobiano Gastronomi Elkarteak pintxo lehiaketarako atera duen hiru orrikoaren barruko aldea

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.