Eskolen arteko eskubaloi liga jokatzen duten herriko taldeen festa

07.06.10
Kirolak

Bizkaiko eskolen arteko eskubaloi liga jokatzen duten herriko taldeen festa bizi izan zuten larunbatean. Bizkaiko eskolen arteko eskubaloi ligan jokatzen duten neska alebinen hiru taldeak amaiera eman zioten denboraldiari “Ermua Hiria’ izeneko txapelketaren bidez. Parte hartu zuten taldeak Ongarai, Anaitasuna, Eskolabarri eta Elorrio –gonbidatuta- izan ziren. Txapelketa M.A.Blanco udal kiroldegian jokatu zen eta puntu gehien lortu zuen taldea Ongaraikoa izan zen, beraz garaile. Txapelketan 46 neskatila jokatu zuten, amaieran guztiek opari bana jasoz. Opari eta sariak goi mailako kirolean jardun izan edo dabiltzan hirukoteak banatu zituen: Eibarko J.D. Arrateko entrenatzaile den, Imanol Alvarez ermuarra, taldeko kapitaina Dalibor Cutura eta horren taldekide Petrofelik.

Ongarai eskolako Guraso Elkarteak eguna bere taldeko entrenatzaile azken urteetan izan den Feli Franco omendu nahi izan zuen, bere dedikazio eta lanagatik. Lau taldeen arteko partidak amaitu ostean eta sariak banatu aurretik, Feli Francok lore sorta eta plaka bat jaso zuen Nekane alabaren eskutik eta txalo zaparrada, harmailetatik. Udal kiroldegian bizitako giroa ezin hobea izan zen, jende asko eta gazte talde zaratatsua izan baitzen, bonbo eta guzti. Hortaz, esan bezala, adiskidetasun eta umore ona, eta kirola nagusi izan baitziren arratsalde sargoritsu batean. Lerro hauen azpian, jasandakoa argazkitan ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira