Prest dago Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. plana

10.06.10
Berdintasuna

Herriko emakume eta gizonen arteko berdintasun mailari buruzko diagnosia 2008an egin ostean, iaz Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. plana egiteari ekin zitzaion. Ermua aitzindari izan da eta ibilbide luzea du berdintasun politikak ezartzen eta horiek garatzen. Udaletan unitate administratibo espezifikoa sortzen eta eremu horretan langile adituak barneratzen lehenengoetarikoa izan zen. Horrez gain, parte hartzea sustatzeko (Berdintasun Kontseilua) eta Emakumearen Topagunea bezalako zerbitzuak sortzen ere bidea jorratu izan du, pauso horien guztien helburua berdintasuna xede zuten politikak inplementatzea izanik.

Elementu horiek guztiak, Emakumde eta 2002an ‘Berdintasuna’ sarea eman zigun Bizkaiko Foru Aldundia bezalako erakundeen errekonozimenduak, Ermua Erkidego barruan nahiz kanpoan erreferentetzat hartzea dakarrelarik.

Nolanahi ere, berdintasunarekiko dugun konpromisoak erronka berriei erantzun nahi izatera garamatza eta, horregatik udalerrirako Berdintasun Plan berria proposatu dugu, non helburuak zehaztu eta bete beharreko ekintzak jasotzen diren. Esan bezala, honakoa III. Plana izango da eta horren garapenak aukera ezin hobea emango digu, emakumeak udalerriko eremu guztietan duen kokapen eta egoera hobetu eta aurrera egiteko. Aurreko plan biek 19995etik gaur egunera bitartean gauzatu ditugu.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana gauzatzeko, 4/2005 Berdintasun-legea eta EAEko IV. Planaren egitura erreferentziatzat hartu izan ditugula esan behar dugu, ezin bestekoak baitira. ‘Daiteke’ aholkularitzak plana idatzi eta prestatzeaz arduratu da, udalaren Berdintasunerako Sailaren zuzendaritzapean. Plana prestatzeko Emakundek emandako diru-laguntza izanik.

Plana egiteko prozesuaren barne partaidetza susatu dugu, batez ere udaleko politikari eta teknikariena, horien izango baitira hein handi batean planaren inplementazioaz arduratuko direnak. Horrez gain, bloga, ere ireki dugu, herritarrek egin dizkiguten proposamenak eta horiek iritziak jaso ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko