Hamarkada beteko duten Gastronomia Jardunaldiak astelehenean hasiko

11.06.10
Gizartea

X. Gastronomia Jardunaldien programa gurekin da. Astelehenean emango zaio programari hasiera, bere aurkezpen ekitaldiarekin. Aurtengo edizioa berezia izango da, antolatzaileen esanetan “hamar urte betetzea gauza garrantzitsua” baita. Programa jardueraz lepo dator eta barne hartzen dituen proposamenen artean ondokoak izango ditugu: dastatze ekitaldiak, haurrentzako tailerrak, , hitzaldiak, pintxo lehiaketa, bazkari afariak eta abar. Aurtengoan ere musikak –iaz bezala- lekua esanguratsua izanen du programan, gure herrian gastronomian beste osagai bat delako. Hori horrela, ostiralean sagardoa dastatzeko aukera izanik arbasoen alboka eta txalaparta soinuak entzuten ditugun bitartean. Larunbatean ‘Ermua Kantuan’ izeneko ekimena egingo, eta baita ere Irulitxa fanfarria eta bere musika alaia kalera aterako gastronomiako azokarekin bat eginez.

Astelehenean aurkezpena eta kafe dastatzea. Asteastean, haurrek ogia egiten ikasiko

Egitaraua ofizialari astelehenean emango zaio hasiera. Aurkezpen ekitaldia Alex Rodriguezek egingo du, Baque kafeak enpresako katiku kafeen prestakuntzako arduradunak. Hitzaldian kafearen munduaz mintzatuko da, jatorriaz eta horren eta bestelako produktuen nahasketaz. Ondoren produktuaren dastatzea egingo da. Ekitaldia Lobiano Kultur gunean egingo da arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita. Astelehenean pintxo lehiaketa ere hasiko da, eta mokadu goxo horiek jan ahal izango ditugu parte hartzen duten 25 tabernetan.

Asteartean, haurrek ogia egiten ikasteko tailerrean parte hartu ahal izango dute. Hori udal liburutegian egingo da zortzi urtetik hamabira bitarteko gazteentzat. Tailerra Kepa Malkorrak eta Jose Ramon Oterminek, Ogi-Berriko maisu-okinek emango dut. Ordua, arratsaldeko bost eta erdietan hasita. Leku kopurua mugatua denez, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako udal liburutegira joan, bertako 943 17 92 12 telefonora deitu edo mezua bidali biblioteca@udalermua.net e-postako helbidera.

Asteazkenean urteroko dastatze-afaria egingo da Erretena elkartean. Afari hori Atxen Jimenez sukaldari nafarrak –Tafallako Tubal jatetxekoak- prestatuko du. Atxen bere seme Nikolas eta taldearekin dator. Gaueko bederatzi eta erdietan hasiko da. Ostegunean, Ermuko gozoki edo postre tipikoaren lehiaketaren eguna izango da.

Ostiralean, sagardoaz ikasteko Enrique Samaniegoren hitzaldia eta, segidan, dastatzea egingo da. Larunbatean aste eta jardunaldiei amaiera zaporetsua emateko, azoka egingo da plazan. Bertara berrogei ekoizle eta erakusle bilduko dira. Egun horretan herritarren arteko bakailao txapelketa egingo eta txistorra-jana herrikoia baita ere.

Jarduera bakoitzaren inguruko zehetasunak -leku-orduak, eta abar- ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbidean. Programa osorik zabalduko da pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu
Imagen
27.05.25
Udalbatza hileko Osoko bilkurara bilduko da gaur arratsean

Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko