2010eko pintxorik onena aukeratzeko herri bozka zabalik

14.06.10
Gizartea

‘2010eko Pintxo’ lehiaketaren barne, proposamenik onena aukeratzeko herri bozka zabalik dago, zeina aurtengo Gastronomi Jardunaldien barne txertatzen da. Herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa gaur goizetik zabalik dago. Aurtengoan ere herritarrek pintxorik onena aukeratzeko bozka elektronikoa erabili ahal izango dute, udal web-gune honetaz baliatuz. Nolanahi ere, ohiko bidea eta papera erabili nahi dutenek ere aukera izango dute, larunbateko azokan Orbe plazan ontzi bat jarriko baita (ordubiak arte edalontzien saltokian). Herri bozka honetan parte hartzen duten pertsonen artean Merkatu Plazako Elkarteak emaniko produktuen lote bat zozketatuko da. Aurtengoan hogeitabost tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan. Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduak honako taulan agertzen dira.

2010eko lehiaketaren pintxoak
Zenbakia Pintxoaren argazkia Establecimiento Pintxoaren izena Osagaiak
1 Mende Balde Begia O encontro Mende Balde Begia Bakailoa, txipiroi-tinta, piper berdea, patata, tipula eta berakatza
2 Zizafoie Hanigans Zizafoie Perretxikoa, foiea eta siropea
3 Delicia ibérica Cheers Delicia ibérica Oilaskoa, gazta eta hirugiar iberikoa
4 Perla del Bosque Irulitxa Perla del Bosque Piper berdea, txanpia, urdaiazpiko ondua eta arrautza egosia
5 Mariñela Txalaparta Mariñela Kokotxak, gulak eta zamburiña
6 Trainera Sirimiri Trainera Kalabazina, bakailaoa, tipula eta sirimiri saltsa
7 Gezurti (mentiroso) Jubiletxe Gezurti (mentiroso) Pikiloa, tipula, modena eta gulak
8 Muskuilua Jai-Alai Muskuilua Muskuilua, gaztazko krema, txipiroia eta letxugak
9 Filitxo Infreñu Filitxo Filo-orea, oilasko-izertxoak, mojoak eta gazta
10 Herga IV Herga Herga IV Foiea, sagarra eta tipula
11 Albóndiga piruleta Titanic Albóndiga piruleta Atun-mamiak, berakatza, gazta, marrubizko siropea, arrautza eta olibo-olioa
12 Salcurucho BeerStation BeerStation Salcurucho BeerStation Brick-orea zapoa, otarrainxka eta olagarroa
13 Joselito Giroa Joselito Kalabazina, hirugiharra, gazta, tipula eta piper gorria
14 Urkaregi Urkaregi Urkaregi Zapoa, hirugiharra, hondoak eta porru-txupitoa
15 Itxaski Zutik Itxaski Ahuntz-gazta, izokin ketua, gulak eta perretxikoa
16 Ferrero Rocher de Morcilla Zutabe Ferrero Rocher de Morcilla Odolkia, piperrak, berakatz eta belar findun gaztak eta almendrak
17 Bocado de Xagu Xagua Bocado de Xagu Patata, txahal-haragia eta tomatezko azpin-olioa
18 Udaberriko Gatzozpina Outumuro Udaberriko Gatzozpina Entsalada mistoa eta gazta urdina
19 Gass con Plomo Gass-Station Gass con Plomo Galeperraren arrautza, solomoa, tipula eta roquefort gazta
20 Arriero Paddock Arriero

Salmorejoa, urdaiazpiko iberikoa eta arrautza egosia

21 Bacalao Marinero Burduntzi Bacalao Marinero Bakailaoa, gulak, zainzuria eta pikiloa
22 Otro día más sin verte Kiska Otro día más sin verte Bieira, foie, galiziako patata eta kiskaren ukitutxoa
23 Gamba primavera Zurich Gamba primavera Hostorea, atuna, tomate frigitua, azenarioa eta ganba
24 Pikardias de mar Zappa Pikardias de mar Otarrainxka tenpuratan, philadelphia-gazta, urdaiazpiko ondua eta saltsak
25 B.B.B Plaza del Mercado B.B.B Urdaiazpiko ondua, tomatea eta oliba-olioa

Pintxoak eskaintzen gaur goizean hasi dira ostalariek eta herritarrek horiek dastatzeko aukera izango dute datorren igandera bitartean. Taberna edo kafetegi bakoitzak ezarrita duen ordutegitik aurrera hasiko da pintxoak saltzen, 1,15 eurotan bakoitzeko. Epaimahaia bihar arratsaldeko 17:30etatik aurrera hasiko da tabernatatik pasatzen, bere erabakia eman ahal izateko. Aurtengo lehiaketa honetan bi sari izango dira, bata epaimahaiak emango duena eta bestea, herritarrek esleituko dutena. Epaimahaiak aukeratzen duen pintxo onenaren egileari 200 euroko saria eta diploma emango zaio eta, bigarrenaren egileari 50€. Herri bozka bidez, herritarrek aukeratutakoari berriz, diploma bat. Herritarrek bozkatzeko internet erabili ahal izango dute ostiralean gauerdira bitartean.

Informazio interesgarria:

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
29.05.25
Imagen
29.05.25
'Mendekotasun egoerako pertsonen zaintzaileentzako gizarte- eta osasun-arreta' ikastaroa

Berdintasun alorrak antolatzen du eta profesionaltasun-ziurtagiri ofizial bi lortzeko aukera eskainiko du