Berdintasunerako III. Planak, Emakunderen aldeko txostena jaso du

16.06.10
Berdintasuna

Berdintasunerako III. Plana, batez ere, Ermuko emakume eta gizonen artean benetako Berdintasuna lortzeko tresna izango da. Horregatik hain zuzen, hala Ermuko herriaren nola gure udalaren ezaugarriak oinarri hartuta landu izan da plana. Bertan ezarritako jomugak, errealak eta gure testuinguru sozial eta ekonomikora egokitutakoak direlarik.

4/2005 Berdintasunaren Legeak ezarritakoari jarraiki, Emakumearen Euskal Erakundeak, Emakundek, agiri aztertu eta ontzat eman du orain gutxi. Emakundek hainbat aspektu jaso edo borobiltzeko eskatu du eta bere ekarpen eta iradokizunak jada jasota daude. Hori berori egingo da Udalbatzak egindako hainbat ekarpen eta berridazketa eskaerekin. Udalbatzak gaur agiria aztertu eta horren inguruan eztabaidatu du. Datorren astean, horren inguruko jarrera eta ebazpen-proposamena onartuko da, ekainaren 30eko Osokoaren Bilkuran ontzat emango duela aurreikusi delarik.

III. Plan horren nortasun-ezaugarrietako nagusienetakoa zeharkakotasuna da, Aukera Berdintasunerako udal sailak bultzatu eta zuzenduko badu ere, alor eta sail guztiengan eragingo baitu, horietako langile garen guztien parte hartze zuzenaz kontatzen delarik. Ideia nagusia berdintasuna eremu guztietatik eta nonahi lan daitekeen eta landu behar dugun gaia dela.

Plana prestatzeko lanean 40 elkarrizketa eta bartzar egin dira. Horietan 42 pertsonek parte hartu dute, horien artean politikari, teknikari eta herritarrak izan direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan