Ogia egiten ikasteko tailerra, oso atsegina
Udal liburutegiak Lobiano Gastronomia Elkartearekin ogia egiten ikasteko tailerra gauzatu zuen atzo arratsaldean, 8 urtetik 12 bitarteko gazteentzat. Tailerra Ogiberri enpresako Kepa Malkorra eta Aitor Otermin maisu-okinek gidatu zuten. Ogi Berrik hirurogeita hamar urte daramatza ogia eta gozogintzako artisau produktuak egiten eta saltzen, aukera zabala eta kalitatea izanik bere ezaugarriak.
Guztira hamasei neska-mutiko gaztek parte hartu zuten, ogiaren propietateak ezagutzeaz gain, legamia, irina eta masa ere ukitu eta oratu izan zutelarik. Horrez gain, aldez aurretik prestatutako hiru ogi mota ezberdin ere laberatu zituzten. Horiek guztiak, amaieran etxera eramateko aukera izanik.
Tailerreko giroa oso lasaia izan zen, ludikoa, gaztetxoek asko gozatu zutelarik esku artean izan zituzten masei forma ezberdinak emanez. Umeekin ohikoa denez, bitxikeria bat edo beste ere izan zen saioan. Tailer hau aste honetan ospatzen ari garen X. gastronomia jardunaldien baita dago.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte


