Ermuko postre tipikoari buruzko erabakia atzeratzea adostu du epaimahaiak
Ermua Hiriaren izena eramango duen postre edo gozo tipikoko lehiaketaren epaimahaia atzo arratsaldez bildu zen, proposamenak baloratu eta bere erabakia atzeratzea erabaki zuelarik. Organoak bere erabakia atzeratzea egokitzat zuen, lehiaketara aurkeztutako proposamen eta ideiak ondu, berdintsuak uztartu eta produktu egokienaz hausnarketa egin bitartean. Tokiko Garapen alorreko teknikariek lehiaketara aurkeztu diren pertsona eta enpresekin bilduko dira, produktuaren iraungitasuna edo eramangarritasuna bezalako ezaugarrien inguruko hainbat aspektu zehazteko xedez.
Bilerari hasiera eman aurretik epaimahairen kide teknikoek adierazi zuten herri bateko produktu tipikoa aukeratzea –beren egitekoa, hain zuzen- ez zela batere erraza.Izan ere, hainbat lekutan urte bete edo bi urte behar izan dituztela, produktu egokienarekin asmatu eta izendapena egin aurretik. Lehiaketara hamalau proposamen aurkeztu ziren, guztiak oso gozoak. Guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak aukeraketa definitiborik ez egitea eta hori denbora batez atzeratzea erabaki zuen. Epaimahaikideen esanetan herri bat ordezkatu eta haren izena eramango duen postrea aukeratzea erantzukizun handia da, postre gozo, zaporetsu eta itxuratsua izateaz gain, beste hainbat baldintza tekiniko, sanitario eta sozialak ere izan behar baititu, merkaturatu eta herritarrek onartu dezaten. Hori horrela, aurkeztutako proposamenen artetik ideiarik onenak bildu, osagai nahiz teknikoki guztiak uztartzen dituen produkturik onenean batzeko asmoz, bere iraungitze-data luzatu eta egoki saldu ahal izateko.
Epaimahaiak parte hartzea oso positibotzat jo zuen. Proposamenen artean hainbatek izen bera eta guzti erabili baitzuen, eta zer esanik ez osagai eta lehengaietan.Horregatik guztiarengatik, bilera egingo eta proposamen berriak aztertuko dira datozen asteetan, Ermuaren izena eta herria errepresentatuko duen postre edo produktu tipikoa aukeratze aldera.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera