Berdintasunerako III. Planak udal talde guztien babesa lortu du

23.06.10
Berdintasuna

Udalbatzak bere babesa eman dio gaur goizean Ermuko emakume eta gizonen artean benetako Berdintasuna lortzea xede duen III. Planari. Hirugarren Plana Gai orokorren eta Plenoak erabaki beharreko Informazio Batzordean jorratu da eta udal talde politiko guztien babesa jaso du. Ebazpen-proposamenaren fase gainditu eta gero hilabete honetako Osoko Bilkurara jasoko da organoak onar dezan. Hilabete honetako Osokoaren Bilkura ekainaren 30ean izango dela aurreikusita dago. Emakunderen zuzendari den Maria Silvestre andereak egun horretan Ermuan izango dela baieztatu du planari bere babesa emateko. Egun horretan Emakumearen Topagunera ere joango da bisita egitera, Euskadin horrelako ekipamendu aitzindarietako bat baita.

Berdintasunerako III. Plana, batez ere, Ermuko emakume eta gizonen artean benetako Berdintasuna lortzeko tresna izango da. Horregatik hain zuzen, hala Ermuko herriaren nola gure udalaren ezaugarriak oinarri hartuta landu izan da plana. Bertan ezarritako jomugak, errealak eta gure testuinguru sozial eta ekonomikora egokitutakoak direlarik.

III. Plan horren nortasun-ezaugarrietako nagusienetakoa zeharkakotasuna da, Aukera Berdintasunerako udal sailak bultzatu eta zuzenduko badu ere, alor eta sail guztiengan eragingo baitu, horietako langile garen guztien parte hartze zuzenaz kontatzen delarik. Ideia nagusia berdintasuna eremu guztietatik eta nonahi lan daitekeen eta landu behar dugun gaia dela.

4/2005 Legeak, otsailaren 18koa, EAEako emakume eta gizonen arteko berdintasunerakoak toki-administrazioen esku uzten ditu berdintasunaren alde neurri positiboak exekutatzeko funtzioak. Hori horrela, III. plan hau Ermuko Udalak berdintasunaren helburua lortzeko gauzatuko dituen neurri, estrategia eta programen sintesia izanik.

III. plan horren jarduera eremuak eta udalak dituen zerbitzu eta sailek gauza bera dira: gizarte-ongizate zerbitzuak, kulturakoak, langileriakoak, segurtasunekoak, Toki garapenekoak, Hirigintzako eta Ingurumenekoak, Kirol eta Gazterirenak, eta abar… eta horietan jarraituko diren lau ardatz nagusiak, mainstreaming edo zeharkakotasuna; jabekuntza eta parte artesa gizarte eta politikan, kontziliazio eta erantzukidetasuna eta emakueenganako indarkeria.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan