Ermuko Udala Berbalagun proiektuarekin

24.06.10
Euskara

Ermuko Udalak eta Euskaraz Kooperatiba elkarteak Berbalagun egitasmoa laguntzeko lankidetza hitzarmena sinatu berri dute San Juan bezperan. Zortzi urteko ibilbidearen ostean alde biek elkarren arteko harremana sendotu eta idatziz jasotzeko garrantzia azpimarratu dute, hitzarmen honen bitartez proiektuak jarraitu behar dituen urratsak eta garatu behar dituen ekintzak zehazten baitira.

Sinadura ekitaldira bildu ziren herriko alkatea den Carlos Totorikak eta Euskaraz Kooperatibako koordinatzaile nagusia den Mertxe Mugikak bat egin zuten herrian euskararen erabilera laguntzeko eta indartzeko hau moduko proiektuek dakarten onura azpimarratzen, euskararen ikas-prozesuan indartzeaz gain, euskara era natural eta informal batean erabiltzen errazten baitu eta hori euskarari laguntzeko behar-beharrezkoa da.

Proiektu honen barruan, astez aste tipologia anitzeko 70 pertsona baino gehiago biltzen dira, solasean aritzeko, euskara hobetzeko edota gainontzekoei euren euskara hobetzen laguntzeko. Herrian duen eragina nabarmena da, kalean euskara gero eta gehiago entzuten den seinale. Amaitzeko, Berbalagun barruan antolatzen diren kultur ekintza ugariak ere goraipatu ziren, hilez hil herritar guztientzako eskaintza oparoa, aberatsa eta irekia osatzen baita.

  • Argazkian ikus daiteke ezkerretik eskumara Jose Luis Clemente, Carlos Totorika eta Mertxe Mugika
  • Argazkian ikus daiteke Jose Luis Clemente Albiz, Carlos Totorika Izagirre, Mertxe Mugika, Fernando Aranberri, Juanmi Bravo, Mikel Berbois eta AEK-ko bi irakasle

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin