Gervasio Sánchezen erakusketa: Bizitza minatuak, hamar urte geroago
Kordobako Gervasio Sánchez kazetariak gerraren izugarrikeri eta ondorioak eta pertsonen kontrako minak erabiltzearen kalteak biltzen dituen argazkien erakusketa ekarri du Lobiano Kultur Gunera. Erakusketa uztailaren 13ra bitartean mantenduko da zabalik. Bere ordutegia lanegunetan arratsaldeko seietatik zortzietara eta larunbat eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean. Bildumari jarri dioen titulua ondorengoa da: “Bizitza minatuak, hamar urte geroago”. Bilduma oztopo mediatikoak, moda teknikoak, eskematismoa eta sentsazionalismoa gainditzeko helburuarekin sortutakoa da. Gervasio Sánchezek 1995ean Bizitza Minatuak titulupean ekindako proiektuari jarraipena eman eta protagonisten historiak berreskuratu nahi izan ditu. Argazkilariak minengatik zauritutakoen eboluzioa eta gainditu behar izan dituzten arazoak agerian jarri nahi izan ditu. Protagonistak Afganistan, Kanbodia, Angola eta munduan minatuen dauden Bosnia, Mozambike, Salbadore eta Nikaraguakoak dira. Hainbat umeak ziren lehen argazkiak atera zizkiotenean eta egun pertsona helduak dira. Bilduman Kolonbia, Sudan eta Irak herrialdeetako argazkiak ere badaude, azken urteetan eragin handia izan baitute bertan minek.
Autorearen esanetan “Bizitza Minatuak, oztopo mediatikoak, moda teknikoak, eskematismoa eta sentsazionalismoa gainditzeko asmoz jaio sortu zen. 1997an lehen zatiari amaiera eman nionean nire ahitzea sumatu eta historia hauen jarraipenean murgiltzeko gai sekula ez nintzela gai izango pentsatu nuen. Baina orain, 10 urte eta gero, ziur naiz proiektuak amaierarik ez duela. Beste Bizitza Minatuak 15, 20, 25 eta, ¿zergatik ez?, 50 urte geroago bat ere izango direlakoan nago”. Erakusketa txuri beltzezko berrogei argazkik osatzen dute eta Euskal Fondoaren bitartez helarazi zaigu.
Gervasio Sánchez
Cordoban jaio zen 1959ko abuztuan, eta 1984. urteaz geroztik kazetari da. Heraldo de Aragón eta La Vanguardia egunkaietan argitaratzen dira bere lanak eta Cadena Ser eta BBCko kolaboratzailea da.
Hainbat argazki libururen egilea da: El cerco de Sarajevo (1995), eta Blume argitaletxeak plazaratutako Vidas Minadas (1997-2002), Kosovo, erbesteratzearen kronika (1999), Gerrako Haurrak (2000), Heriotzaren karabana. Pinocheten biktimak (2002), Denboraren taupadak (2004) -Ricardo Calero eskultore eta artista plastikoarekin batera- eta Sierra Leona, gerra eta bakea (2005).
Manuel Leguinecherekin batera 2001ean Gerraren Begiak (Miguel Gilen omenez) liburua koordinatu zuen eta 2004. urtean Haur soldatuak salbatu literatur saioa argitaratu zuen.
Cirilo Rodríguez, Prentsaren Nazioarteko Kluba, Andaluziako Kultura, Giza Eskubideen Kazetaritza , Liber Press eta Javier Bueno Sariak jaso ditu. Aragoiko erakundeek Portugaleko Santa Isabel urrezko domina eta lan-merituaren domina eman dizkiote, baita Zaragozako seme kutuna izendatu ere. UNESCOren Bakerako Ordezkari Berezi da 1998. urteaz geroztik.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu