Liburutegiak bere ordutegia eta zerbitzuak egokituko ditu udan
Udal liburutegiak bere ordutegia egokituko du opor eta udako beharretara egokitzeko. Halaber, arrazoi berberagatik mailegu zerbitzuan epe eta kopuruak malgutu eta luzatuko ditu, kanpora edo bidaiara goazen bazkideok lasaiago ibil gaitezen. Hori horrela, bihartik bertatik aurrera ordutegia egokitu eta ondoren adierazten den bezala utziko da:
- Uztailean hilabetea bitan zatituko da. Horrela, uztailaren 1etik 13ra bitartean, liburutegia goizez eta arratsaldez irekiko da. Goizean 9:00etatik ordu 2etara bitartean, eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hortaz, eguerdian zerbitzua itxita egongo da.
- Aldiz, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitartean, zerbitzuak bakarrik goizez eta lanegunetan zabalduko ditu bere ateak. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat eta igandeetan ez da zerbitzurik izango, itxita egongo baita irailera arte.
Maileguen sistema malgutu egingo da, oporretan ere irakurzaletasuna bultzatzeko xedez
Bestalde, liburutegiak erabiltzaileei gogorarazten dizkigu, arrazoi berberarengatik, mailegu zerbitzuan malgutasuna izango dugula nagusi. Horri esker, edonora oporretara goazenok ale gehiago eta denbora gehiagoz eraman ahal izango ditugu. Ezarritako arauak dioenez, gehienez 3 ale eta hamabost egunetarako har ditzakegun, arren, kopurua nahiz denbora bikoiztu ahal izango dugu, erabaki horren indarrez, azken helburua irakurzaletasuna bultzatzea baita. Hori bai, beste erabiltzaileek eskatuta eta txanda gordetzen ari diren kasuan salbu.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean