Udalbatzak aho batez onartu du herriko emakume eta gizonen berdintasuna lortzea helburu duen III. plana
Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek aho batez onartu dute herriko emakume eta gizonen berdintasuna lortzea helburu duen III. Plana. Plana onartzeko PSE-EE-PSOE, PP, EAJ eta EB-B taldeek aldeko botoa eman zuten atzo eguerdian egindako azken Osoko Bilkuran. Bilera amaitu eta gero, Plana eta bertan jasotako lan-ildoak aurkeztu zituzten Carlos Totorika alkateak, Natividad Alonso, Mari Asun Ardanza eta Leire Zapico zinegotziak, gizarte eta kultura alorreko zuzendariak, plana prestatu duten ‘Daiteke’ aholkularitzako teknikariak, Emakumeen Kontseiluko kideak eta saileko teknikariak. Agerraldi horretan Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Maria Silvestre egon zen, plana onartu izanaren erabakiari bere babesa emateko. Agerraldiaren ondoren taldea Izelaieta kaleko Emakumearen Topagunea bisitatzera joan zen eta, bisitaldian, taldearekin bat egin zuen Emakumearen estatuko Institutuaren Zuzendari Orokorrak, Laura Searak. Azken honek ere, erakundeak onartu berri zuen planarekiko bere atxikimendu eta babesa agertuz, Euskadin baitzegoen beste bilera etorri baitzen.
Maria Silvestrek bere hizketaldian berdintasunaren alde gure udalerriak egindako ibilbidea goraipatu zuen. “Ermuak, esan zuen, gehiegikeriarik gabe, udalerri aitzindaria izan da berdintasuna lortzeko politikak aplikatzen eta eremu publikoan arrastoa utzi du emakumeen eta gizonen arteko berdintasun bermatzeko jarduerak garatzen”. Carlos Totorikak erakundearen konpromisoa ziurtatu zuen “toki-eremutik plana eta bestelako jarduerak bultzatzen jarraitzeko, horiek guztiak gauzatzeko behar den denbora, baliabide eta diruak ipiniz”. Alkateak aipamen berezia egin zien “Ermuko emakumeek trantsizio garaian egindako ekarpenari, asoziazio nahiz errebindikazio ataletan jokabide garrantzitsua izan baitzuten, gure herriak hobera egitearekin zerikusi zuzena izanik”.
Planaren oinarriak lau dira: zeharkakotasuna, kontziliazio eta erantzukizuna, jabekuntza eta emakumeek politikan parte hartzea eta generoen arteko biolentzia
Alorreko zinegotzi Natividad Alonsok, Planaren xedea Ermuko emakume eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko tresna izatea dela esan zuen, herrian elkarbizitza justu eta orekatua izateko. Gogora ekarri zituen, 1995eko lehen plana; 2009ra arte indarrean izan den haren ondorengoa eta lekukoa hartu duen onartu berria. Horien arteko ezberdintasun moduan, “egun udalaren gaindiko erakundeengandik sentitzen duen babesa” azpimarratu zuen. Alonsoren esanetan III. Plan hau onartzeko arrazoiak hiru dira: “konpromiso politikoa, justizia eta kontsolidazioa”. Konpromiso hori argudiatzerakoan Erkidegoan Ermua aitzindari izan den hainbat gauza ekarri zituen gogora, esaterako, tratu txarrak hartutako emakumeentzako babeslekua zabaltzen orain 22 urte atzera, Berdintasun Kontseilua eratzen edo lehen plana onartzen, besteak beste.
Justiziagatik, erantsi zuen, “urte askotan historia ez baita izan justua gizartearen erdiarekin, emakumeak ez baikara kolektibo, gure gizartearen erdia baizik”. Hori horrela, justiziazkotzat jo zuen “erakundeek desberdintasuna eta bere ondorioak ezabatzearen alde lan egitea”. Kontsolidazioari dagokionean, “atal honetan egindako ibilbide aktibo eta aintzat hartutakoarengatik”.
Berdintasun teknikari Begoña Fernándezen hitzetan “plan hau sail guztietan landu eta bere sentitu denaren pertzepzioa dugu, teknikariek modu bizian jasan baitute, idazketan jasotzeko ideia ugari emanez”.
III. Berdintasun Plana indarrean izango da 2013. urtera bitartean. Lau urte horietan aurreikusita dagoenez 710.000 euro inguruko zuzkidura izango du, jarduerak gauzatzeko eta egindakoa ebaluatzeko.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua