Ermuar askok selekzioaren garaipen jarraitu zuen San Pelaion

12.07.10
Kirolak

Espainiak beste egun historikoa bizi izan zuen atzo, kirol alorrean. Futbol selekzioak Munduko titulua lortu baitzuen bart gauez, Holandakoaren aurka jokatu eta irabazitako partida bizi baten ondoren. Partida horrek interes eta ikusmina piztu zuen geografia guztian. Gure udalerria ez zen salbuespena izan eta hamabigarren jokalariaren indarra eta adorea transmititzeko zaletu taldea handia bildu zen San Pelaioko parkean, emankizuna zuzenean jarraitzeko. Udaltzaingoak egindako gutxi-gorabeherako zenbaketaren arabera, mila eta bostehun bat pertsona bildu ziren partidaren gorabeherak zuzenean jarraitu, bizi eta elkarrekin konpartitzeko.

Talde hori edade eta izaera guztietako pertsonek osatzen zuten. Asko eta asko ziren elastiko gorri bat soinean zeramatenak, batzuk ofiziala eta beste batzuk espresuki iluntze horretarako inprobisatutakoak. Hainbat gazte taldeek lokaletako besaulki eta jarlekuak eraman zituzten parkera, partida eroso ikusi ahal izateko. Bertan, bandera nazionalak, eta selekzioaren bufandak nahiz txanoak ikusi genituen. Batzuk bonbo, bozina eta vuvuzelak ere eraman zituzten. Ume eta gaztetxoek desinhibituenak izan ziren eta selekzioari bere babesa erakutsi zioten argi eta garbi modu natural batean. Gazte zenbaitek eskuz pintatutako banderatxoak eta pegatinak zeramatzaten paparrean itsatsita. Hainbatek, aurpegiak ere estatuko banderaren koloreekin pintatu zituzten eta, ugariak ziren, txapelketa emateko eskubideak erosi zituen telebistak zabaldutako leloa bere egin zutenak, jada klasiko bat bihurtu zaiguna: “Bagara (irabazteko) gauza”. Tele 5 kateak unitate bat ekarri zuen San Pelaiora eta emankizunaren gorabeherak eta giroaren irudiak grabatu zituzten. Ehun eta hogei minutu pasatxoren ondoren talde espainiarrak 0-1 gailendu zitzaion Holandari, andres Iniestak sartutako golari esker. San Pelaion zoriontasuna izan zen nagusi. Saria jaso ondoren, amaiera eman zitzaion emanaldiari. Bildutakoetatik, batzuk etxera alde egin zuten gaur laneguna baitzen eta beste batzuk ospakizunean murgildu dira goizaldera bitartean. Guztien aurpegian irribarrea zen nagusi.

Partidaren ondoren txapliguak bota zituzten, txapeldun oihu eta kantak eta baita kotxeen klaxon soinuak ere. Ermuan ez da inolako istilu ez gorabeherarik gertatu, ez partida proiektatu zen denboran ez eta ondorengo ospakizunetan. Normaltasuna izan zen nagusi. Selekzioaren zale amorratuenak kalean ospatu dute garaipena goizaldera arte.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira
Imagen
07.06.24
Javi Alberdi I. Memorial solidarioa bihar izango da

Artarrai M.T.k eta Hiru Txikiak Trail-ek antolatuta, bildutako dirua SLC6A1 Spain elkarteari eta Hugo haurrari bideratuko zaie