Euskarak ‘Ku-ku’ kanpainako materiala banatzen jarraituko die familiei

21.09.10
Euskara

Udal Euskara zerbitzuak ‘Ku-ku’ kanpainako materiala banatzen jarraituko die familiei herriko ikastetxeen laguntzaz, hirugarren urtez jarraian. Material hori euskaraz ikasten ari diren edo euskaraz erraztasunik nahiko ez duten guraso, familia edo hezitzaileentzat oso aproposa eta baliagarria da, seme-alaba txikitxoenekin euskaraz egiten hasteko baliabideak eskaintzen baititu. Bertan, haur-hizkera, haur-jolasak, soinuen onomatopeiak, abestiak… jasotzen dira, guraso, familia edo hezitzaileentzako tresna lagungarrigisa. Kanpainaren euskarri gisa hainbat material ezberdin erabiltzen da: idatziko liburuxkak, glosario edo hiztegitxoak eta, besteak beste, disko konpaktuak.

Material horren lelo edo titulua ondorengoa da: ''Ku-ku, haurrekin hitz egiten hasteko''. Materiala Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea den Alkarbiden bildutako euskara saileko lankideek prestatutakoa, eta organo horren barne gauzatu den ekimenaren emaitza da. Horren helburua gurasoei euren seme-alabeekin euskeraz hitz egiten has dazitezen gomendio eta laguntza eskaintzea da, bate zere, oraindik etxean erabiltzen ez dutenen artean edo bikoteko kide bakarra euskal hiztuna den kasuetan.

Materiala ondoren adierazten dugun moduan banatuko da:

  • Ku-ku: kantu liburua eta hiztegitxoa. Euskarri hau Haur Hezkuntzako lehen zikloko umeei -2 urtekoei- banatuko zaie.
  • Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua. Euskarri hau Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bost urteko umeei banatuko zaie.

Material horren barne haur txikiekin erabili diren hitz eta espresio ohikoenak jasotzen glosario edo hiztegitxo bat eransten da. Hori horrela, haurrei jaten ematerakoan, horiek oheratzerakoan edo egunaren 24 orduetan zehar ematen diren testuinguru zabaleko hainbat egoeratan erabili ditzakegun aginduzko, maitasunezko eta abarreko adierazpen hainbat jasotzen dira. Glosario edo hitz bildumaz gain (gorputz osagaiez, jostailu, animali eta familia kideen izenaz) liburuxkan baita jolasak eta abestiak ere biltzen dira. Horiek ikasi eta seme-alabekin erabiltzeko. Abestiak eransten den disko konpaktu batean bilduta daude.

Jarrian pdf formatoan eskaintzen dizuegu aipatu materiala, hori ikus eta horretan sakontzeko interesa izan dezakezuen guztiontzat:

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte